Euskal produkzino esanguratsuenak ikusgai, Donostiako dFeria antzerki eta jantza azokan

Bizkaie! 2012-03-12 14:28   Kulturea

Gaur hasi eta eguenera arte, hilak 15, Euskal Herriko sei taldek euren sorkuntza lanak erakutsiko ditue dFeria Donostiako antzerki eta jantza azokan. Urteko euskal produkzino esanguratsuenak izango dira ikusgai.

Gaur hasi eta eguenera arte, hilak 15, Euskal Herriko sei taldek euren sorkuntza lanak erakutsiko ditue dFeria Donostiako antzerki eta jantza azokan. Urteko euskal produkzino esanguratsuenak izango dira ikusgai. Dferia arte eszenikoen sektorearen topalekua izango da bost egunez, eta eragileen arteko hartu-emonak sustatuko ditu.

Danetara bost emonaldi egingo ditue, bat astelehenean, eta ganerakoak, martitzenean. Martiaren 12an, Kabiak Rojo al agua ikuskizuna eskainiko dau, Intxaurrondoko kultur etxean, 16:15ean. Martitzenean, hilaren 13an, Borobil Teatroa konpainia barriak Ali Baba et5a 40 lapurrak taularatuko dau, Lugaritz kultur etxean, 10:00etan. Olatz de Andres koreografoa be lehenengo bidar izango da azokan; Privolva eskainiko dau, Intxaurrondo kultur etxean, 11:30ean. Anakrusa taldeak antzerkia eta jantzea buztartzen dituan Tempus-I lana estreinauko dau, Gazteszenan, 13:00etan. Iluntzean, 20:00etan, Tanttaka taldeak Contra el viento del norte lana antzeztuko dau, Victoria Eugenia antzokian.

dFeriaren helburu nagusia arte eszenikoen merkatua bizkortzen laguntzea da, du xede nagusi, eragileak harremanetan jarriz eta azken antzerki sorkuntza aurkeztuz, arreta berezia eskainiz Euskal Herriko konpainiak bultzatzeari. Estaduko hainbat programatzaile eta eragile izango dira Donostian antzezlanak ikusten.

Azokeak antzerki eta jantza programazino zabala eskainiko dau egunotan, aretoetan zein kalean. Euskal Herrian eta Estadu espainiarrean egindako produkzino barrienak ezagutzera emoteaz gan, urrunagoko hainbat proposamen jasoten dira, eta arreta berezia emoten jeke Iberoamerikako arte eszenikoei. Egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu