Kepa Junkera eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa alkarregaz, 'Ipar haizea' proiektuan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-03-08 14:52   Musikea

Kepa Junkerak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak alkarregaz atondutako proiektu bikotxa aurkeztu dabe Bilbon; alde batetik, Ipar haizea lana, eta beste alde batetik, diskoko kantakaz osotutako kontzertu zikloa. Emonaldiok Klasikat izeneko ekimenaren barruan eskainiko ditue

Kepa Junkerak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak alkarregaz atondutako proiektu bikotxa aurkeztu dabe Bilbon; alde batetik, Ipar haizea lana, eta beste alde batetik, diskoko kantakaz osotutako kontzertu zikloa. Zuzenekoak EOSen Klasikat zikloaren barruan eskainiko dira. Bilboko Ariagako kontzertuak martiaren 23an eta 24an izango dira, 20:00etan.

Prentsaurrekoan, kepa Junkera musikaria, EOSeko buru Iñigo Alberdi, Euskalteleko ordezkari Nerea Lupardo eta Arriagako zuzendari artistiko Emilio Sagi izan dira.

Iñigo Alberdik azaldu dauenez, Klasikat ekimenaren helburua musika klasikotik harago ailegetea da. Aurten protagonistea Kepa Junkera izango da, gure aristarik bikainenetakoa. Proiektu bereiz aizan da, eta emoitzea oso interesgarria dala begitantzen jat, ganeratu dau.

Kepa Junkerak bere ibilbide luzeko zortzi kanta aukeratu ditu diskoarako, eta horretxek joko ditue kontzertuetan. Bihar arte, Hiri, Berhueta, Señora Moça, Madagaskar, Zolloko San Martinak Huriondo, Bok Espok eta Gaztelugatxeko martxa dira abestiok. Hasierako zein oraintsuko kantak dira, intuizinoz hautatu dodaz, modu naturalean urten dira, azaldu dau trikitilari bilbotarrak. Konponketak sano garrantzitsuak izna dirala azpimarratu dau, batzuetan solinua klasikoa da, beste batzuetan soinu banden antza dauka, beste batzuetan garaikideagoa da... momentu desbardinak tranmitiduten dira.

Zortzi kantak EOS eta Kepa Junkeraren arteko alkarrizketea dira, batzuetan batek dauka indar gehiago, eta beste batzuetan ebste a da indartsuagoa entzuten dana. Orkestreak ez dago niri laguntzeko bakar-bakarrik, hori baino gehiago egiten dau, papel garrantzitsua dauka, argitu dau Junkerak.

Ipar haizea 2011ko abustian grabau eben, Miramonen; ostean, konponketak eta moldaketak egin ditue, eta daborduko kalean dago.

Bilboko Arriagako kontzertuez aparte, beste hiru emonaldi izango dira: martiaren 21ean, Iruñeko Baluarte auditorioan; 22an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian; eta 28an, Gasteizeko Principal antzokian. EOSek eta Kepa Junkerak Enrique Ugarteren zuzendaritzapean jardungo dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu