EAEko biztanleen % 32 elebiduna da, V. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera

Bizkaie! 2012-03-08 10:37   Euskerea berbagai

EAEko 16 urtetik gorako biztanleen % 32 elebiduna da, % 17,2 elebidun hartzailea eta %50,8 erdaldun elebakarra, aurkeztu barri dan V. Inkesta Soziolinguistikoaren emoitzen arabera. 2006an baino elebidun gehiago dago, puntu bi gehiago.

EAEko 16 urtetik gorako biztanleen % 32 elebiduna da, % 17,2 elebidun hartzailea eta %50,8 erdaldun elebakarra, aurkeztu barri dan V. Inkesta Soziolinguistikoaren emoitzen arabera. 2006an baino elebidun gehiago dago, puntu bi gehiago; 16 urtetik gorako 600.050 elebidun dagoz, 1991n baino 181.000 gehiago. Kultura sailburu Blanca Urgellek, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik eta Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazinoko zuzendari Ivan Igartuak jakinarazo ditue inkestearen emoitzak. Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko datuak oraindiniko osotu barik dagoz, bain laster plazaratuko dira.

V. Inkesta Soziolinguistikoaren EAEko kanpolana Siadeco enpreseak egin dau, eta datu-batzea 2011ko bagila eta garagarrila artean egin zan, telefono bidez eta galdetegi egituratua eta itxia erabiliz. Lagina 16 urte edo gehiagoko biztanleek osotu dabe. Danetara, 4.200 inkesta egin ziran.

Blanca Urgellek nabarmendu dauenez, inkesta soziolinguistikoa ezinbesteko tresna da hizkuntza-gaitasuna eta erabilera zelangoak diran jakiteko. Horregaz batera, batutako informazinoari esker, gaur egungo egoerea eta azken urteotako bilakaerea ezagutzeaz gan, euskerearen aurrerabidean emon beharreko pausuak zelangoak izan daitekezan aurreikusi daitekela ganeratu eban.

Inkestearen arabera, gero eta gizarte zaharragoa daukagu eta etorkinen kopurua hazi egin dan azken urteotan. EAEn biztanleriaren % 20k 65 urte baino gehiago ditu, eta %14 baino ez dira 15 urtetik beherakoak. Etorkinei jagokienez, biztanleen %6 dira gaur egun.

Lurdes Auzmendik azaldu ebanez, elebidunen zatirik handiena handiena gazteen artean dago: 16 eta 24 urteko gazteen %60 elebiduna da, 1991ko bikotxa baino gehiago. Gazteen pisua txikia da biztanleria osoa kontuan hartuta, beraz elebidunen hazkundeak ez dauka horrenbesteko garrantzia biztanleria osoaren emoitzetan.

Hamar elebidunetik sei euskaldun zaharrak edo jatorrizko euskaldunak dira. Zenbat eta gazteago orduan eta euskaldun barri gehiago dagoz; izan be, 16 eta 34 urtekoen artean erdiak baino gehiagok etxetik kanpo ikasi dau euskerea, eskolan edo euskaltegian. Gaur egun, guraso elebidun gehienek euskerea bakarrik transmitiduten dabe, baina gero eta gehiagok erderea be transmitiduten dabe euskareagaz batera, batez be euskaldun barriek.

Erabilereari jagokonez, EAEn gero eta persona gehiagok erabilten dabe euskerea, eta gero eta gitxiago dira erdera hutsean egiten dabenak. Biztanleen % 20k euskerearen erabilera trinkoa egiten dau, euskerea erderea beste edo gehiago erabilten dau. Euskarearen erabilereak gora egin dau apurka-apurka EAEko hiru lurraldeetan eta lehenengo, bigarren eta hirugarren gune soziolinguistikoetan. Erabileraren hazkundea handiagoa izan da eremu formalean eta txikiagoa etxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu