Durangaldea eta Busturialdea irabazle Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketako sailkapen-fasean

Bizkaie! 2012-03-07 14:23   Bertsolaritzea

Amaitu dira Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketako sailkapen-faseko saioak, atzo Igorren eta gaur Zallan egindako saioekaz. Igorren, Arratia eta Durangaldeko taldeak lehiatu ziran; gaur, Zallan, Enkarterri eta Busturialdeko bertsolari gazteak ibili dira kantuan. Durangaldeak eta Busturialdeak egin dabe aurrera sailkapen-fasean

Amaitu dira Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketako sailkapen-faseko saioak, atzo Igorren eta gaur Zallan egindako saioekaz. Igorren, Arratia eta Durangaldeko taldeak lehiatu ziran; gaur, Zallan, Enkarterri eta Busturialdeko bertsolari gazteak ibili dira kantuan. Durangaldeak eta Busturialdeak egin dabe aurrera sailkapen-fasean.

Igorreko Lasarte aretoan 200 bat ikasle batu ziran. Ondoko bertsolariak abestu eben:

ARRATIA

DURANGALDEA
18 urtera arte

Ander Gerrikaetxebarria
Aitor Asua
Malen Amenabar

Txaber Altube
Igor Uruburu
Ane Alegria

19-24 urte bitartean

Irati Bernaola
Irati Astondoa
Illart Gumuzio
Aitor Bizkarra
Julen Sololuze
Eñaut Uruburu

Eta hemen taldeen puntuazinoak:

ARRATIA DURANGALDEA
18 urtera arte

175

181
19-24 urte bitartean 218,5 224,5
Guztira 393,5 405,5

Gaur, hilak 7, Zallako Institutuan 150 bat ikusle izan dira saioaz gozetan, eta honakoak izan dira kantau daben bertsolariak eta lortutako puntuazinoak:

ENKARTERRI BUSTURIALDEA
18 urtera arte Christian Perez de Arenaza
Eneko Alda
Ander Uzelai
Koldo Muñiz
Eneko Aldama
Koldo Gezuraga

19-24 urte bitartean

Beñat Amezaga
Maialen Akarregi
Nuria Cortada
Gurutz Uruburu
Nagore Beitia
Jone Larrinaga

ENKARTERRI BUSTURIALDEA
18 urtera arte 137 141

19-24 urte bitartean

205 208
Guztira 342 350

Datozeen asteetan jokatuko dira finalaurrekoak eta finala. Hemen, egutegi osoa:

Finalaurrekoak

- Martiak 13, Derioko Txorierri Institutuan, 11:30ean: Ipar Uribe - Lea Artibai

- Martiak 14, Markinako Lea Artibai Ikastetxean, 11:30ean: Durangaldea eta Busturialdea

Finala martiaren 23an jokatuko da, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu