Rith 2012, gaelikoaren aldeko lasterketea martxan

Bizkaie! 2012-03-08 09:32

Gaur, hilak 8, hasiko da Rith 2012, gaelikoaren aldeko lasterketearen bigarren edizinoa. Gaoth Dobhair (Gweedore, Donegal)-tik abiatuko da eta 1000 kilometro baino gehiago egin ondoren, Inis Mór (Aran Islands, Galway)-en amaituko da martiaren 17an, Saint Patrick eguna ospatzeko egiten dan jai egunaren barruan.

Gaur, hilak 8, hasiko da Rith 2012, gaelikoaren aldeko lasterketearen bigarren edizinoa. Gaoth Dobhair (Gweedore, Donegal)-tik abiatuko da eta 1000 kilometro baino gehiago egin ondoren, Inis Mór (Aran Islands, Galway)-en amaituko da martiaren 17an, Saint Patrick eguna ospatzeko egiten dan jai egunaren barruan. Azken egun horretan, korrikalariek eskuz esku pasetan daben lekuko barruko mezu sekretua irakurriko da, Korrikan egiten dan lez.

Irlandara hurreratzerik ez, baina, laguntzeko prest dagoanak ziber-kilometroak erosi leikez RITH 2012ren webgunean.


Gaelikoa ere egoera larrian dago

Munduan gaelikoa berba egiteko gauza diran personak ez dira bi miloera heltzen. Irlandako lehen hizkuntza ofiziala izan arren, gaelikoa hizkuntza gitxitua da gaur egun, eta egoerea larriagoa da Ipar Irlandan. Arazoa ikusita, 2010ean, lasterketa honen antolatzaileei AEK-k antolatzen dauen Korrikaren parekoa egitea bururatu jaken, eta Euskal Herriko AEKren eta Korrikaren laguntzinoa izan eben.

Rith ez da Korrikaren ondorengo bakarra. Gogoratu behar da Bretainian Ar Redadeg lasterketea egiten dabela. Aurten, maiatzaren 12tik 19ra, bretoiaren aldeko ekimenaren hirugarren edizinoa izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu