Unibersidade aurreko ia 7.300 ikaslek bisitauko dabe EHU Ateak Zabaltzeko Egunetan

Bizkaie! 2012-03-12 11:33

Unibersidadeko ikastegi bakotxean bi jarduera egingo dira: graduei buruzko informazino-hitzaldiak eta ikastegiko eraikin eta instalazinoetara eginiko bisitea. Helburua da geroko ikasleak unibersidadeko ikastegietara hurreratzea, ikasi nahi dituen ikasketen inguruan laster hartu behar daben erabagia hartzen laguntzeko asmoz.

Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) Ateak Zabaltzeko Egunak gaur, martiak 12, hasiko dira eta danetara, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) unibersidade aurreko ia 7.300 ikaslek bisitauko dabe unibersidadea, irakaskuntzea, proiekzino personala eta azpiegiturea bertatik bertara ikusi eta erakutsi ahal izateko.

Unibersidadeko ikastegi bakotxean bi jarduera egingo dira: graduei buruzko informazino-hitzaldiak eta ikastegiko eraikin eta instalazinoetara eginiko bisitea. Helburua da geroko ikasleak unibersidadeko ikastegietara hurreratzea, ikasi nahi dituen ikasketen inguruan laster hartu behar daben erabagia hartzen laguntzeko asmoz.

EHUko iturriek jakinarazo dabenez, jardunaldietan parte hartzeko izena emoteko epea zezeilaren 20an amaitu zan (ezinbestekoa izan da da izena emotea parte hartu ahal izateko) eta 7.285 ikasle bertaratuko dirala aurreikusten da. Horrretatik 1.653k Arabako campuseko ikastegiak bisitauko ditue, 2.059k Gipuzkoako campusa eta 3.573k Bizkaiko campusa.

Bisiten egutegiari jagokonez, martiaren 12an, Bizkaiko campusa bisitauko dabe Bizkaiko ikasleek, 10:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era, eta Arabako campusa bisitauko dabe Arabako ikasleek, 15:30etik 18:30era; martiaren 13an, Arabako campusa bisitauko dabe Bizkai eta Gipuzkoako ikasleek, 10:30etik 13:30ra eta 15:30etik 18:30era; martiaren 14an, barriz, Bizkaiko campusa bisitauko dabe Araba eta Gipuzkoako ikasleek, 15:30etik 18:30era; azkenik, martiaren 15ean, Gipuzkoako campusa bisitauko dabe Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako ikasleek, 10:30etik 13:30ra eta 15:30etik 18:30era.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu