Bermeo eta Ondarroako saregin eta neskatilak, Emakume Langileen Alkartea eta Garbiñe Mendizabal saritu ditue Bizkaian

Bizkaie! 2012-03-09 12:54

Sari honeen historian zehar 72 erakunde edo persona izan dira omenaldiaren hartzaileak. Berdintasuna Sariak gizon eta emakumeen bardintasunaren aldeko lana eskertzeko eta emakumeen eskubideen alde erakunde eta personek egiten daben lana azaleratzeko Bizkaiko Foru Aldundiak 2002 urtean ezarritako ohorezko aintzatespenak dira.

Berdintasuna Sariak banatzeko ekitaldia egin da bart Bizkaiko Foru Jauregian, Bilbon, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusia buru zala. Gizon eta emakumeen bardintasuna lortzeko erakunde eta alkarteek egiten daben lana aintzatesteko foru erakundeak emoten dituan sarien hamargarren edizinoan, Saregin eta Kai Neskatilen Euskadiko Alkartea, Bermeoko Neskatila eta Saregin Autonomoen Alkartea eta Ondarroako Neskatilen Alkartea, Etxeko Emakume Langileen Bizkaiko Alkartea eta Garbiñe Mendizabal izan dira.

Bilbaok nabarmendu dau benetako aintzatespena historian zehar emakumeek egin dituen lanei balorea emoten jakin daben antolakuntza edo personei egiten jakela. Gizartearentzat ikusteko gatxak diran lanak, aintzatespen eskasekoak izaten diranak, ordainketeari jagokonez beheko mailakoak, eta oso prekarioak; hori guztia gorabehera, lan horreek erabat dira nahitaezkoak gure gizartearentzat, adierazo dau.

Sari honeen historian zehar 72 erakunde edo persona izan dira omenaldiaren hartzaileak. Berdintasuna Sariak gizon eta emakumeen bardintasunaren aldeko lana eskertzeko eta emakumeen eskubideen alde erakunde eta personek egiten daben lana azaleratzeko Bizkaiko Foru Aldundiak 2002 urtean ezarritako ohorezko aintzatespenak dira. Esangura horretan, aurten, Bizkaiko portuetako saregile eta neskatilentzat izan da saria alde batetik: Saregin eta Kai Neskatilen Euskadiko Alkartea, Bermeoko Neskatila eta Saregin Autonomoen Alkartea eta Ondarruko Neskatilen Alkartea. Alkarte horreek ahalegin eta lorpen erkideak ditue Bizkaian etxeetan lan egiten daben emakumeekin euren ogibideak legez arautzeko erreibindikazinoetan. Etxeetan lan egiten daben emakumeen ogibidea beti eta era tradizionalean emakumeen lan moduan katalogau dan jardunaren duintasunaren eta erreibindikazinoaren adibidea da.

Horregaitik, bigarren saria Etxeko Emakume Langileen Bizkaiko Alkartearentzat izan da. Aldundiak, omenaldi honegaz, euren ahalegina eta lana eskertu nahi izan deutse eta jarduera horri aintzatespen profesionala emon nahi izan deutso.

Hirugarren aintzatespena Garbiñe Mendizabalentzat da. Genero politiken arloko profesional honi bere ezagutzak, esperientziak eta Bizkaia osoaren aldeko lana konpartiduteko izan dAuen eskuzabaltasuna saritu jako. Bere karrera osoan emakumeen eskubideak eta bardintasuna sustatzeko alkarte eta erakundeakaz lankidetzan jardun dau.

Orain emon diran aitamen honeen hartzaileak aurreko urtean bardintasunaren arloan Bardintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritza Nagusiak emondako diru-laguntzen barruko proiektuen artean egin zan aurretiazko aukeraketa batetik atara dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu