Zientziari buruzko berbaldiak Darwinen Egunean, Bilboko Bidebarrieta kulturgunean
2012-02-14 09:54 jardunaldiakEgunotan Charles Darwin zientzilariaren jaiotzearen urteurrena izan da, zezeilaren 12an, hain zuzen be, 203 urte bete ziran. Bilboko Bidebarrieta kulturguneak aurten be Darwinen Eguna ospatuko dau, zeizeilaren 14an, 19:00etatik aurrera. Berbaldi bi atondu ditue, biak doban.
Egunotan Charles Darwin zientzilariaren jaiotzearen urteurrena izan da, zezeilaren 12an, hain zuzen be, 203 urte bete ziran. Darwinek, Alfred Russel Wallacegaz batera, eboluzinoaren teoria abiarazo eban. Bilboko Bidebarrieta kulturguneak aurten be Darwinen Eguna ospatuko dau, zeizeilaren 14an, 19:00etatik aurrera. Berbaldi bi atondu ditue, biak doban. Ikerlari eta idazle ezagunek egingo ditue berbaldiak: bata, José María Bermúdez de Castro, Atapuercako indusketetako zuzendariaren albokoa eta Giza Eboluzioari buruzko Espainiako Ikerketa Zentro Nazionaleko zuzendaria; bestea, EHUko Kepa Altonaga biologoa.
Kepa Altonaga Zoologia irakasleak hasiko dau egitaraua. Darwin en Lotilandia izeneko hitzaldian XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako Euskal Herriko intelektualek naturalista ingelesaren ideiak zelan jaso zituen azalduko dau. Altonagak Juan Zelaya Saiakera Saria irabazi eban 2009an, Darwin geurean lanari esker. Charles Darwinen eboluzinoaren teoriak Euskal Herrian izandako eragina eta ondorioak jorratu zituan.
Barraskiloen eta bareen ezaugarrien azterketea izan zan Altonagaren lehenengo ikerketa-arloa. Iberiar penintsulako malakofaunaren banaketeari eta taxonomiari buruzko hainbat proiektutan parte hartu dau. 1992an, Eusko Jaurlaritzak Munibe saria emon eutson bere ikerketa taldeari.
Bigarren berbaldia José María Bermúdez de Castrok egingo dau, La evolución del género Homo. Juan Luis Arsuaga eta Eudald Carbonellegaz batera, Atapuercako indusketetako zuzendariaren albokoa da. Ikerketa Zientifikoari eta Teknikoari buruzko Asturiaseko Printzearen Saria irabazi eban1997an. Berbaldian gizaki guztiak batzen gaituan talde horren bilakaerea aztertuko dau.
Bermúdez de Castro Ikerketa irakaslea da Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) Natur Zientzien Espainiako Museo Nazionaleko Paleobiologia Sailean, Antropologia Biologikoko Aldizkari Espainiarraren Batzorde Zientifikoko kidea eta Paleontologia Aldizkari Espainiarraren Batzorde Zientifikoko kidea. Journal of Human Evolution (SCI) aldizkariko Batzorde Ebaluatzaileko kide, Duques de Soria fundazioko Aholkularitza Kontseiluko kide eta Giza Paleontologiaren azterketarako UNESCOren Nazioarteko Elkarteko Kontseilu Egonkorreko partaide da. Horrez gain, sei liburu eta zientzia eta hedapen alorretako artikulu asko argitaratu ditu.
Bilboko Udalak seigarren urtez ospatuko dau aurten Charles Darwinen jaiotzea. 2007tik zientzilari eta dibulgatzaile ezagunek hartu dabe parte, besteak beste, Francisco Ayalak, Pilar Carbonerok eta Manuel Tohariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!