Susana Egea eta Cristina Ferradas, Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako Artez Blai IV. Sariaren irabazleak

Bizkaie! 2011-12-23 10:14   Kulturea

Susana Egearen katalauniarrak La interpretación actoral en la escena operística. Análisis en torno a una especificidad eta Cristina Ferradás galiziarrak idatzitako La construcción del espectador en el teatro breve de José Sanchis Sinisterra izan dira Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako Artez Blai IV. Nazinoarteko Sariaren irabazleak.

Susana Egearen katalauniarrak La interpretación actoral en la escena operística. Análisis en torno a una especificidad eta Cristina Ferradás galiziarrak idatzitako La construcción del espectador en el teatro breve de José Sanchis Sinisterra izan dira Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako Artez Blai IV. Nazinoarteko Sariaren irabazleak. Artezblai argitaletxeak ikerketa biak kaleratuko ditu, aurreko edizinoetako lanekaz lez.

Epaimahaiko kideak ondokoak izan dira: Borja Ruiz antzerki zuzendari eta sariaren lehenengo edizinoko irabazlea; Berta Muñoz Madrileko Antzerki Dokumentazino Zentroko kidea; eta Carlos Gil Artez aldizkariko zuzendari eta antzerki kritikaria. Aurreko urteetako saridunak Borja Ruiz, José Luis Arce, Zulai Macias eta Denis Rafte izan ziran.

Egeak operarako antzezpenaren inguruko lan teorikoa egin dau, tekniken gehiketeaz haragoko baterakotasunaren bidearen alde eginez. Ahotsa, emozinoa eta mobimentua hasieratik garatzen dituan teknikearen alde gagoz, azaldu dau egileak. Ferradásek José Sanchis Sinisterra antzerkigileak sortutako antzezlan laburren inguruko ikerketea osotu dau.

Artez Blai kultur alkarteak antolatu dau sariketea, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz. Aurten inozkoen lan gehien jaso ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu