Aurten ez da Urruzuno literatur lehiaketarik antolatuko

Bizkaie! 2012-01-24 11:52   sariak-autortzak

Aurten ez da Urruzuno literatur saririk antolatuko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazo dauenez. Hain zuzen be, Hezkuntza Saileko iturriek adierazotakoaren arabera, sailak deitutako sari ia guztiak aurten bertan behera geratuko dira, krisi ekonomikoak eraginda.

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ikasten dabilzan gazteen artean euskerea sustatzea dau helburu Urruzuno sariketeak. Sariak 1985ean sortu ziran, eta gaur egun idazle, kazetari eta bertsolari ezagunak dira saritutako asko. Besteak beste, Harkaitz Canok, Iratxe Esnaolak, Arkaitz Estiballesek, Jose Luis Padronek, Xabi Paiak, Mikel Peruarenak eta Urtzi Urrutikoetxeak irabazi eben Urruzuno sari ikasle ziranean.

Urruzuno lehiaketako irabazleek euren poema eta ipuinak Sagastiberri saileko liburuetan argitaratu zituen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu