Zuzen-Zuzenean zirkuituak 80 euskal musikari batu ditu hirugarren edizinoan
2012-01-24 17:33 MusikeaAmaitu barri da Zuzen-Zuzenean zirkuituaren hirugarren edizinoa. Danetara, Euskal Herriko 18 aretotan jo dabe 80 bat euskal musikari edo taldek. 15.000 ikusletik gora batu dira zuzenekoetan. Kontzertuez han, bestelako ekintza paraleloak antolatu ditue edizino honetan. Zuzen-Zuzenean ekimenaren helburu nagusia bertako musikariek bertako aretoetan zuzeneko gehiago eskaintzea da.
Amaitu barri da Zuzen-Zuzenean zirkuituaren hirugarren edizinoa. Danetara, Euskal Herriko 18 aretotan jo dabe 80 bat euskal musikari edo taldek. 15.000 ikusletik gora batu dira zuzenekoetan. Kontzertuez han, bestelako ekintza paraleloak antolatu ditue edizino honetan. Zuzen-Zuzenean ekimenaren helburu nagusia bertako musikariek bertako aretoetan zuzeneko gehiago eskaintzea da. Eusko Jaurlaritzak sustatuta, Euskadiko Soinuakek eta Kultura Live alkarteak kudeatzen dabe.
Kudeaketa pribadudun 18 aretok hartu dabe parte zirkuituan; hiru hilabetetan 48 saio egin ditue, 80 bat taldegaz. Zirkuituak agirian itxi dau musika produkzino oparo eta anitza daukan herria dala geurea, adierazo dabe Zuzen-Zuzeneaneko iturriek.
Taldeen ia erdia pop edo rock musikea joten dabe, baina beste hainbat generotako parte-hartzaileak be izan dira: jazza, folka, elektronikra, metala, funka edo hardcorea egiten dabenak, esaterako. Hizkuntzeari jagokonez, % 30k euskera izan dau hizkuntza nagusi; gaztelania, % 20k; ingelesez, % 35k; eta beste hizkuntza batzuetan, ganerakoak.
Parte hartu daben musikarien artean dagoz, besteak beste, Iñaki Salvador, Zea Mays, Vendetta, We Are Standard, Txarrena, Atom Rhumba, Ruper Ordorika, Gose, Su ta Gar, Audience, Split 77, Kalte, Xabi eta Petti, Igor Arzuaga, Ost,l Lekuak, Moby Dick. Joseba Irazoki, El columpio asesino eta Zopilotes Txirriaus.
Zuzen-Zuzenean zirkuituak areto pribaduak eta euskal musika taldeak eta management enpresei laguntzeaz aparte, musika industriaren inguruan dagozan beste sektoreetan be (teknikariak, tabernariak...) eragina daukala zeharka nabarmentzen dabe ekimenaren arduradunek.
Kontzertuetako sarreren prezioa mugatu egin dabe, eta bataz besteko salneurria 9 euro izan da edizino honetan.
Zuzen-Zuzeneanen hirugarren edizinoan ekintza paraleloak atondu ditue, musikeaz gozetan ikasteko tresnak ikusleei hurreratzeko asmoz. Berbaldi musikatuak, tresnen merkatu txikiak, talde gazteen formazino eszenikoa, euskal musikearen haneko liburuen aurkezpenak konbidadu bereziekaz eta beste makina bat jarduera prestau ditue hilabeteotan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!