Alberto Iglesias konpositore donostiarra Oscar sarietarako izentau dabe

Bizkaie! 2012-01-25 13:27   Barriak

Alberto Iglesias konpositore donostiarra soinu banda onenari Oscar sarietarako izentau dabe, Tinker, tailor, soldier, spy filman egindako lana dala eta. Iglesiasek beste hiru musikagile izango ditu lehiakide: John Williams (The Adventures of Tintin eta War House), Ludovic Bource (The Artist) eta Howard Shore (Hugo).

Beste bi bidar izan da Oscarretarako hautagai konpositore donostiarra; behin, 2005ean, The Constant Gardener filmaren soinu bandeagaitik; eta beste behin, 2007an, The Kite Runner pelikulegaitik. Ez dau inoiz Oscarrik jaso.

Martin Scorseseren Hugo da Oscar sarietarako faboritoa da, 1izan be 11 hautagaitza ditu. The Artist lanak 10 idendapen jaso ditu, eta Moneyball pelikuleak, sei. Zuzendari onenari sariari jagokonez, Martin Scorsese (Hugo), Michel Hazanavicius (The Artist), Alexander Payne (The Descendants), Terrence Malick (The tree of life) eta Woody Allen (Midnight in Paris) aukeratu ditue.

Oscar sarien aurtengo galea zezeilaren 26an izango da, Los Angeleseko Kodak antzokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu