Etxepare Institutuak Midem eta Expolangues azoketan parte hartuko dau
2012-01-25 10:39 KultureaEuskera eta euskal kulturea kanpoan ezagutarazoteko ahaleginean, nazinoarteko azoketan parte hartzeari ekingo deutso aurten be Etxepare Euskal Institutuak. 2012ko lehenengo azoka biak Canneseko Midem -urtarrilaren 28tik 31era- Europako musika azokarik garrantzitsuena eta Pariseko Expolangues -zezeilaren 1etik 4ra- hizkuntza azokea izango dira.
Euskera eta euskal kulturea kanpoan ezagutarazoteko ahaleginean, nazinoarteko azoketan parte hartzeari ekingo deutso aurten be Etxepare Euskal Institutuak. 2012ko lehenengo azoka biak Canneseko Midem -urtarrilaren 28tik 31era- Europako musika azokarik garrantzitsuena eta Pariseko Expolangues -zezeilaren 1etik 4ra- hizkuntza azokea izango dira. Etxepare lehenengo aldiz izango da Expolanguesen ordezkaritza propioagaz.
Midem azokearen 46. edizinoan Euskadiko musika industriak Euskadiko Soinuak markearen babespean hartuko dau parte aurton be. Musika sektoreko profesionalentzako topagunea izateaz gan, Midem azokearen ezaugarri nagusia musikearen teknologiaren eta komunikabideen etorkizunerako begiradea eskaintzea izaten da. Euskadiko Soinuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatutako programea da, eta Cannesen bat egingo dau Etxepare Euskal Institutuagaz. Ganera, azokan izango dira musika industriako bederatzi alkarte eta enpresentzat laguntzak bideratuko ditu.
Pariseko Expolangues azokeari jagokonez, Etxeparek Habe eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen lekukoa hartuko dau lehenengoz. Mundu osoko 80 hizkuntza baino gehiagok hartuko dabe parte, eta lau egunetan 22.000 bisitari inguru espero ditue.
Etxepareren standera hurreratzen diranek euskereari buruzko azalpen ugari topauko dabe, eta euskeraz egin gura ezkero, euskera eskolak zein www.euskaramundiala.net webgunearen bidez euskeraz egiteko aukerea eskainiko jake. Beste hizkuntzetara itzuli diran euskerazko liburuen katalogoa, liburuak, hiztegiak eta material didaktikoa be bertan eukiko dabe.
Horrezaz gan, Etxeparek ekitaldi batzuk antolatu ditu azokearen programazinoaren barruan. Zezeilaren 3an, 11:30ean, Euskara hizkuntza Frantzian berbaldia egingo dau Argitxu Camus Etchecopar Sorbonne III Unibersidadean euskera-irakurleak. Egun horretan bertan, 19:00etan, Maddi Oihenart kantari zuberoarrak kontzertua emongo du Sorbonne III Unibersidadean, Jérémy Garat musikariagaz batera. Zezeilaren 4an, Ur Apalategik hitzaldia eskainiko dau azokan, Euskal literatura globalizazioaren garaian izenburupean, 16:30ean.
Etxepare Euskal Institutuko Euskararen sustapen eta hedapenerako zuzendari Mari Jose Olaziregi be Parisen izango da. Besteak beste, zezeilaren 2an Sorbonne III Unibersidadeko Etudes Ibériques et Latino-Américaines (EILA) saileko buruekaz alkartuko da, Institutuak bertan daukan euskera eta euskal kulturearen lektoradoaren azterketea egiteko eta etorkizuneko jarduerak zehazteko. Ganera, egun berean, 14:30ean, euskal literaturari buruzko eskola bat emongo dau Olaziregik Sorbonne IIIan. Zezeilaren 3an, Enrique Camacho Pariseko Cervantes Institutuko zuzendariagaz batuko da, erakundeen bien artean lankidetzea sendotzeko, eta zezeiletik aurrera bertan eskainiko diran euskera eskolei buruz berba egiteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!