Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren III. liburukia, Euskaltzaindiaren webgunean

Bizkaie! 2012-01-30 16:42

Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren (EHHA) III. liburukia sarean ipini barri dau Euskaltzaindiak, eta www.euskaltzaindia.net/ehha helbidean konsultagai dago. Liburuan 271 kontzeptu batu eta landu ditue, danak lexikoari buruzkoak, eta multzo bitan jaso dira: batetik, lurretik erne eta hazten diran landare eta frutuen ingurukoei buruzkoa, eta bestetik, etxe-abereei buruzkoa.

Lurraren atalean, besteak beste, landare txikiak jorratu ditue, bai eta fruta eta fruta-arbolak, fruta-mota batzuen azalen izenak, barazkiak edota bedar mota ezagunenak be. Bigarren multzo nagusia etxe-abereei buruzkoa da, ar-eme eta adinaren araberako izenak; euren gorputz atalak, janari-prozesuak, produkzino-emoitzak, egoitzak, gaixotasun-osabideak, euren inguruko jardun-lanak be batu dira, hau da, etxe-abereen inguruko prozesu osoari buruzko izendapenak.

EHHA Euskadiko Kutxaren babesagaz argitaratzen dau Akademiak. Hirugarrena ez ezik, aurreko liburuki biak be sarean konsultau daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu