Soziolinguistika Klusterrak Aldahitz ikerketearen ondorioak kaleratu ditu

Bizkaie! 2012-01-31 11:01   Euskerea berbagai

Aldahitz ikerketeak lan mundua, eta tipologia jakin bateko langileen kasuak izan ditu aztergai, 2010 eta 2011. urteetan. Aztertutako beharginak nagusi zirala ikasi eben euskerea, eta lankideekaz euskeraz egiteko ohiturea dauke. Azterketearen zuzendaria Pello Jauregi EHUko irakaslea izan da.

Aldahitz ikerketeak lan mundua, eta tipologia jakin bateko langileen kasuak izan ditu aztergai, 2010 eta 2011. urteetan. Aztertutako beharginak nagusi zirala ikasi eben euskerea, eta lankideekaz euskeraz egiteko ohiturea dauke. Azterketearen zuzendaria Pello Jauregi EHUko irakaslea izan da. Soziolinguistika Klusterrak ondoko erakundeen lankidetzeagaz garatu dau proiektua: AEK-Ahize, Elhuyar Aholkularitza, Emun Koop. E., Hernaniko Udala eta Eusko Jaurlaritzako HPS.

Gai bi aztertu ditue batez be ikerketak: batetik, langileek lankideekaz eguneroko hizkuntzan gaztelaniatik euskerara egin dituen ohitura-aldaketa prozesuak, eta bestetik, langileok euskera ikasteko zelango bidea egin daben. Ikerketearen ondorioetan, aztertutako kasuetatik orokortu daitekezen joera eta gako nagusiak batu dira, eta horretako batzuk zalantzan ipinten ditue oso zabalduta dagozan hizkuntzen ikasketa eta erabilera-ohituren ganeko uste batzuk.

Egileek adibide batzuk eskaini ditue. Oso uste zabaldua da, euskera hitz egiten hasi aurretik beharrezkoa dala ondo samar ikastea. Barriz, ikertutako kasuetan lankideekaz euskeraz hitz egiten hastea ez da izan ikasketa prozesuaren amaieran. Nahiko gaitasun oinarrizkoa eukenean hasi ziran lankideekaz euskeraz, eta erabilereari esker, bat egin eben prozesu bakarrean euskera ikasteak eta lankideekaz euskeraz berba egiten ohitzeak.

Hedapen handiko beste uste bat da euskerea ikastea eta lankideekaz erabiltea erabaki indibiduala dala, banaka erabagi eta kudeatu beharrekoa. Ikertutako kasu guztietan, hurreko lankide bategaz dinamika berezi eta babestuan garatu dira langile honeei hitz egiteko konfiantzea eta erraztasuna emon deutse prozesuak.

Ikerketearen ganeko informazino zabalagoa Soziolinguistika Klusterraren webgunean ipini dabe, Ondorioen Sintesia txosten laburrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu