Almudena Grandes eta Manuel Rivas idazleak, Gutun Zuria jaialdiaren atarikoan
2012-01-27 14:53 jardunaldiakAlondigea aurtengo Gutun Zuriaren Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdia atontzen hasi da; bosgarren edizinoa apirilaren 19tik 22ra bitartean izango da. Sekretuak eta Gezurrak izenburupean, AEBetako literaturea izango dau ardatz. Jaialdia hasi orduko, apirilaren 16an, Almudena Grandes eta Manuel Rivas idazle ezagunak ezagutzeko aukerea izango da.
Alondigeaaurtengo Gutun Zuriaren Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdia atontzen hasi da; bosgarren edizinoa apirilaren 19tik 22ra bitartean izango da, eta Sekretuak eta Gezurrak izenburupean, AEBetako literaturea izango dau ardatz. Alondigako iturrien jakinarazo dabenez, Bill Keller New York Timeseko zuzendaria izandakoak (1989ko Pulitzer sariduna) parte hartuko dau jardunaldietan.
Jaialdia hasi orduko, apirilaren 16an, Almudena Grandes eta Manuel Rivas idazle ezagunak ezagutzeko aukerea izango da. Grandesek El lector de Julio Verne nobela barria izango dau berbagai, eta Rivasek La lengua de las mariposas, Qué me quieres amor liburuko ipuinetako bat, José Luis Cuerdak 1999an zinemarako egokitutakoa.
Gutun Zuria 2008an sortu zan, Bilbo literaturearen eta pentsamenduaren nazinoarteko uriburu bihurtzeko. Urte horretan zero edizioa egin zan eta 2009an, idazketa autobiografikoaren gaia jorratu zan, Ismaíl Kadaré, Jorge Semprún, Cees Noteboom, Eric Hobsbawn eta Bernardo Atxagagaz.
2010ean, Alondigea edegi zan. Jaialdian idazlearen eta uriaren arteko harremona aztertu zan. Edizino horretan, Elena Poniatowska, Hanif Kureishi, Abraham B. Yehosúa, Álex de la Iglesia eta David Trueba izan ziran Bilbon.
Igaz, Gutun Zuriak gizarte-gogoetearen eta gaur egungo eta etorkizuneko arazoak landu zituan. Salman Rushdie eleberrigileak eta Slavoj Zizek fisolofoak etorri ziran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!