Donostiako Zinemaldiak lehiaketea antolatu dau Interneten 60. edizinoko kartel ofizialak aukeratzeko

Bizkaie! 2012-01-27 10:15   Barriak

Donostiako Zinemaldiak 60. edizinoko irudi ofizial izango diran kartelak hautatzeko Interneteko lehenengo lehiaketea antolatu dau. Ekimen honen bidez, Zinemaldiaren helburua sorkuntza eta partaidetzea sustatzea da, bai eta jaialdiaren zabalkundea bultzatzea be.

Donostiako Zinemaldiak 60. edizinoko irudi ofizial izango diran kartelak hautatzeko Interneteko lehenengo lehiaketea antolatu dau. Ekimen honen bidez, Zinemaldiaren helburua sorkuntza eta partaidetzea sustatzea da, bai eta jaialdiaren zabalkundea bultzatzea be.

Lehiaketa proposamenak aurkeztu nahi dituen diseinatzaile guztiei edegita dago, eta herritarrek kartelik gustukoenak bozkatzeko aukerea izango dabe. Ostean, epaimahai batek irabazlea hautatuko dau boto gehien lortzen daben lanen artean. Era berean, irabazle ataraten diran lanen aldeko botoa emoten dabenen artean sariak zozketatuko dira.

Honako sail honeetan aurkeztu ahal izango dira 60. edizinorako kartelak: Ofiziala, Zuzendari Barriak, Zabaltegi eta Horizontes Latinos. Parte-hartzaileek sail bakarrera edo guztietara aurkezteko aukerea izango dabe, eta, gainera, nahi beste kartel aurkeztu ahal izango ditue lehiaketara.

Lehiaketa edegia izango da, eta beste barrikuntza garrantzitsu bat be izango dau: Interneten egingo da lehenengo aldiz. Helburu horregaz, jaialdiaren atari ofizialean ondoko gunea sortu da: www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa. Gune horrek partaidetzea bultzatu eta lehiaketearen kudeaketa ahalbidetuko dau, eta fase honeetako bakotxaren garapena hurretik jarraitu ahal izango da.

Holan, izena emoteko eta proposamenak aurkezteko zezeilaren 1etik martiaren 16ra egongo da zabalik. Herritarren botazinoa martiaren 17tik apirilaren 10era egingo da, eta finalistak apirilaren 11n jakinarazoko dira. Kartel irabazleak zeintzuk diran maiatzaren 11n jakingo da, eta azkenik, kartel irabazleen aldeko botoa emon dabenen arteko sarien zozketea maiatzaren 14an egingo da.

Kartel irabazleak aukeratzeko lehen hautaketa bat egingo da gorago aitatutako helbidean, publikoaren boto gehien jaso dituen sail bakotxeko 25 proposamenakaz. Donostiako Zinemaldiak saileko beste bost kartel aukeratzeko eskubidea izango dau, harik eta sail bakotxeko gehienez be 30 kartel hautatu arte; horretarako epemugea apirilaren 11 izango da.

Finalista horreen artean sail bakotxeko irabazleak hautatuko ditu epaimahai batek apirilaren 11n; irabazleen izenak maiatzaren 11n Donostia Zinemaldiak antolatuko dauen prentsaurreko batean ezagutarazoko dira. Prentsaurreko horretan, saritutako lan guztiak aurkeztuko jakez komunikabideei. Egun horretan bertan, informazino hori guztia Zinemaldiaren webgunean argitaratuko da, baita lehiaketearen orrian be.

Lehiaketearen irabazleak edo irabazleek 3.000 euro garbi jasoko ditue kartel ofizialaren kasuan eta 1.000 euro garbi ganerako beste sailen kasuan. Sail bakotxeko kartel irabazleari botoa emon deutsien herritarren artean, lau sari banatuko dira (bat sail bakotxeko). Sariok honakoak izango dira: hamar emonaldirako abonamendu bat eta Zinemaldiaren 60. edizinoko argitalpen sorta bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu