Blas de Otero Fundazinoaren 'Imagenes para unos versos' III. argazki lehiaketearen sariak erabagi dira

Bizkaie! 2012-02-08 13:14   sariak-autortzak

Blas de Otero FundazioNak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, idazle bilbotar bikainaren poesia ezagutarazotea helburu dauen Imágenes para unos versos argazki lehiaketearen saria Álvaro Escriche sevillarrari emotea erabagi dabe. Datorren martiaren 15ean, 96 urte beteko dira idazlea jaio zanetik.

Blas de Otero FundazioNak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, idazle bilbotar bikainaren poesia ezagutarazotea helburu dauen Imágenes para unos versos argazki lehiaketearen saria Álvaro Escriche sevillarrari emotea erabagi dabe. Datorren martiaren 15ean, 96 urte beteko dira idazlea jaio zanetik.

Epaimahaia Jose Fernández de la Sota poeteak (2010eko Euskadi Literatur Saria) eta Richard Bilbao argazkilariak osotu dabe, beste aditu batzuen artean, eta lehenengo saria, argazkilari zaletua dan gazte horri emotea erabagi dabe. Argazkilariak, Historia de mi vida poeman, poetak idatzi zituanen arteko ezagunenetakoan, inspirautako argazkia aurkeztu eban. Poema horrek honako hau dino: A los 53 años de mi vida comienzo a caminar de otra manera….

Idazlearen idealak, konformatze eza, esperantzea eta maitasuna mugarik barik bilatzea erakusten dauen Blas de Oteroren bultzadea argi eta garbi erakusten daben poemen 14 zati izan dira argazkiak egiteko abiapuntua, egileen eretxiz, poema horreetakoren bat ondoen irudikatzen daben argazkiak egiteko oinarria, hain zuzen be. Lehiaketan 160 argazki jaso dira danetara. Partaideek Blas de Oteroren bertsoen bitartez mundua ikusteko modua, argazkien bitartez islatu dabe, poesia horreei gaurkotasun eta ikuspegi barria emoteko.

Beste alde batetik, 20 urte arteko gazteen kategorian, irabazlea Mollét del Vallesen (Bartzelona) bizi dan Laura Mucha izan da, Tiempo de poemas poeman inspirautako argazkiari esker. Poemea holan hasten da: Se me ha acercado una niña, y me ha preguntado ¿Qué es la poesía?.... Kategori horretan 40 argazki jaso dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu