Etxepare Euskal Institutuak eta AIE-k lankidetza hitzarmena sinatu dabe euskal musikea Estadu mailan ezagutarazoteko asmoz

Bizkaie! 2012-02-20 17:51   Musikea

Hitzarmen honen helburu nagusia euskal musika produkzinoak Estadu mailan ezagutarazotea da; horregaz batera, balio artistiko barriei adierazpide esparru barriak eskaintzea, negu-parteko zirkuitu sendo eta egonkor bat sortzea eta Autonomia Erkidegoen arteko artisten trukea sustatzea be sinatutako itunaren helburuen artean dagoz.

Igaz hasitako alkarlanari jarraipena emonez, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak eta José Luis Sevillano AIE Asociación de Artistas, Intérpretes o Ejecutantes erakundeko zuzendari orokokorrak 2012. urterako hitzarmena sinatu dabe egunotan. Ituna Artistas en Ruta programearen eremuan garatuko dabe eta datorren hiruhilekoan egitasmoan parte hartuko daben taldeak hautatu ditue, tartean, lehen aldiz, lau euskaldun: Jon Urrutia Trio, Jabier Muguruza, Sumisión City Blues eta Smile.

Hitzarmen honen helburu nagusia euskal musika produkzinoak Estadu mailan ezagutarazotea da; horregaz batera, balio artistiko barriei adierazpide esparru barriak eskaintzea, negu-parteko zirkuitu sendo eta egonkor bat sortzea eta Autonomia Erkidegoen arteko artisten trukea sustatzea be sinatutako itunaren helburuen artean dagoz.

Akordioaren ondorioz, Etxepare Euskal Institutuak diruz lagunduko dau Artistas en Ruta, Estaduko artisten arteko truke kulturala sustatzeko amoz 1995ean sortu zan programea. Gainera, hiru hilabeteko zikloetan parte hartuko daben musika taldeak hautatzeko bileretan parte hartuko dau. Aukeraketea egiteko bilera horreetan esku hartuko dabe AIE-ko arduradunek, programan partaide diran beste Autonomia Erkidegoetako ordezkariek, bai eta musika prentsa espezializatuko kritikariek be.

Artistas en Ruta programearen metodologiari jagokonez, lehenik eta behin Estadu osoko aretoak aukeratzen dira urtero, egitasmoan parte hartzen daben erakundeek zehaztutako erixpide orokorrak aintzat hartuz. Ondoren, AIEk jaso dituan artisten eskaeren artean aukeraketea egiten da, hiru hiletik behin: zerrendarako hautatuak subertatzen diran horreek, jagoken hiruhileko (urtarrila-martia, apirila-bagila, urria-abendua) kontzertu zikloetan parte hartzeko aukerea daukie.

Artisten eskaerak bi estilo edo modalidade nagusitan banatzen dira: Pop-Rock/ Kantautoreak eta Jazz / Musika Berriak / Sustrai Musikak; mota bakotxa, jagokon estiloa jorratzen dauen aretoetan programau ahal izango da. Hautaketa egiterakoan, gainera, artista hasibarri eta beteranoen presentzia bermatu beharra dago; gune geografiko bakotxeko musika estilo desbardinak eta Autonomia Erkidego desbardinak ordezkatzen dituen artistak egotea be kontutan hartzen dabe.

Hitzarmena sinatzeaz gan, Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenagak apirila-bagila hiruhilekorako artisten hautaketa prozesuan parte hartu dau. Autonomia Erkidegoko gehienez lau aukeratu daitekez eta lau izan dira, lehenengo aldiz, euskal zerrendaratuak: Jon Urrutia Trio, Jabier Muguruza, Sumisión City Blues eta Smile.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu