'Cesare deve morine' Taviani anaien lanak irabazi dau Berlinaleko Urrezko Hartza
2012-02-20 10:07 BarriakPaolo eta Vittorio Taviani anaiek zuzendutako Cesare deve morire filmak irabazi dau 62. Berlinale jaialdiko sari nagusia. Drama gogorra kontau dabe zinemagile italiarrek, Erromako kartzela bateko presoen bizimodua; aktoreak, ganera, benetako presoak dira. iItorio gogor eta gordinak izan dira nagusi, kritika soziala eta politikoa osogai garrantzitsua izan da.
Paolo eta Vittorio Taviani anaiek zuzendutako Cesare deve morire filmak irabazi dau 62. Berlinale jaialdiko sari nagusia. Drama gogorra kontau dabe zinemagile italiarrek, Erromako kartzela bateko presoen bizimodua; aktoreak, ganera, benetako presoak dira. Nikolaj Arcelen En kongelig Affaerea lanak sari bi jaso ditu, gidoirik eta gizonezko aktore onenari, hain zuzen be. Dramea izan da nagusi aurtengo Berlinalean, istorio gogor eta gordinak, kritika soziala eta politikoa osogai garrantzitsua izan da.
En kongelig Affaerea filmak Johann Friedrich Struensee erreformista politiko danimarkarraren gorabeherak jasoten ditu, 1768an Danimarkako erregeagaz batera, Europan egindako bidai luzea. Erregearen personaia jokatzen dauen Mikkel Boe Folsgaard aktoreak jirabaiz dau gizkonezko aktore onenaren saria.
Epaimahaiak beste hainbat sari emon zituan Berlinalen. Epoaimahaiaren saria Benedek Fliegaufen Csak a Szél lanak jaso eban; Zuzendaririk onena, Christian Petzoldek, Barbara'pelikuleagaitik; Emakumezko aktore onena, Rachel Mwanzak (Rebelle); Gizonezko aktore onena, Mikkel Boe Folsgaard, (En Kongelig Affaerea'; eta, Film labur onena, Joao Salavizak, Rafa filmagaitik. Aitamen berezi bi egin zituan epaimahaiak; bata, Ursula Meier zuzendariaren L'enfant d'un haut lanari, eta bestea, Lutz Reitemeier argazki-zuzendariari, Bai lu yua beharrari esker.
Mike Leigh zuzendari britainiarra izan da Berlinaleko epaimahaiburua; beragaz batera Anton Corbijn, Asghar Farhadi, Charlotte Gainsbourg, Jake Gyllenhaal, François Ozon, Boualem Sansal eta Barbara Sukowa izan dira epaimahaikideak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!