XI. Bilboko Zirkuitua zezeilaren 23tik apirilaren 27ra
2012-02-20 14:01 jardunaldiakProgramazinoa zezeilaren 23an inaugurauko da, Otxarkoagako Udaltegian, Miren De Miguelen So in love musika lanagaz. Antzezle eta sopranoak, eta Kepa de la Fuente jantzariak, zuzenean joko daben musikariakaz batera, musikea eta berbea, bizitza erreala eta amesak buztartuz, antzerkia ulertzeko modua batzen dauen planteamendu eszenikoa proposatzen dabe.
Arte eszenikoen alorrean bertoko taldeen jarduerea bultzatu nahi dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak datorren eguenean, zezeilaren 23an, hasiko dau urteko lehenengo fasea, datorren apirilaren 27ra arte luzatuko dan egitarauagaz.
Danetara, datozen asteetan, bertoko konpainiek bederatzi antzerki ikuskizun, musika emonaldi bi eta jantza garaikideko ikuskizun bat eszenaratuko ditue, Otxarkoaga, Begoña, Abando-Barrainkua, Altamira, Castaños, San Frantzisko eta Basurtuko udaltegietan, orain gitxi inaugurautako Errekaldeko udaltegian, Zurbaranbarri ikastetxe publikoan eta Solokoetxeko institutuan.
XI. Bilboko Zirkuituaren hasieran eszenatokira igoko diran konpainiei jagokenez, honezkero ohikoak diran Tandem Teatro, Totum, Plataforma Tirante edo Mamma Crea taldeak doguz, egitarauan lehenengo aldiz ikusiko doguzan konpainiakaz eta artistakaz batera, Verónica Fernández (FTI), Miren De Miguel antzezle eta sopranoa edo Nuria Pérez jantzaria, besteak beste, Katastrofen, Bueltaka Taldea eta Liadas en Escena taldeez gan. Proposamenen artean, jantzea, antzerkia, bakarrizketak, kabareta, etab. izango dira, horreetako batzuk estreinaldiak eta gehienak, emakumeek sortutako eta eszenaratutako lanak dira.
Programazinoa zezeilaren 23an inaugurauko da, Otxarkoagako Udaltegian, Miren De Miguelen So in love musika lanagaz. Antzezle eta sopranoak, eta Kepa de la Fuente jantzariak, zuzenean joko daben musikariakaz batera, musikea eta berbea, bizitza erreala eta amesak buztartuz, antzerkia ulertzeko modua batzen dauen planteamendu eszenikoa proposatzen dabe. Opera-kabaret ikuskizun hori 2009an estreinau zan, eta ordutik 40 bider baino gehiagotan eszenaratu da La Hacerían. So in love, Cole Porter jazz maisua omenduz egiten dan musikala baino gehiago da. Umorez, kantuz eta ikus-entzuleakaz alkarrekintzaz betetako 60 minutu dira, Porterren bizitzan izandako maitasuna eta maitasun eza, poztasunak eta bihozminak, lorpenak eta porrotak azaltzeko, guztia be, artistearen lanean oso garrantzitsuak izan diran kantuen bersinoen bitartez, Beguin the beguin, Night and day, Let’s do it edo You are the top, besteak beste. So in Love ez da Cole Porter omentzera mugatzen, kabareta eta 30eko, 40ko eta 50eko hamarkadetako giroa be omentzen ditu.
Hurrengo astean, zezeilaren 28an, antzerkia Altamira auzora be helduko da, bertako udaltegian Sincronía lana aurkeztuko dauen Tandem Teatro taldeagaz. Umorez jositako musikala da, eta maitasunari, pasinoari, nahasketeari eta ikuskizunari buruzko istorio erreala kontetan dau, zuzeneko ahotsen bitartez.
Zezeileko programazinoa Begoñako udaltegian zarratuko da. Bertan, Verónica Fernándezek (FTI-ko kideak), bakarrean egin dauen lehen ikuskizuna aurkeztuko dau, aurre-estreinaldia Bilboko Zirkuituan izango dauen Simone Muller, hain zuzen. Oraingo honetan, eszenatokiaren gainean emakume bat baino ez da egongo, eszenatokian igarotako iragana gogoratzen dauen vaudevilleko abeslaria. Verónica Fernándezek antzeztuko dau emakume hori, piano baten musikeak lagundutako bakarrizketearen bitartez.
Datorren apirilaren 27ra arte, komedia, musikala, jantza garaikidea, maitasunari eta maitasun ezari buruzko istorioak, ideien antzerkia edo absurduaren antzerkia izango doguz Bilboko auzoetan. Programazino anitza izango da, formeari eta gaiei zein programan parte hartzen daben ikus-entzuleei jagokenez. Programazino horretan azpimarragarria da Jon Urrazak eta Jon Zubiagak, martiaren 14an, euskeraz aurkeztuko daben Morrison eta Gartzia. Helduei zuzendutako umore ikuskizun horretan, bi pertsonaiek eguneroko arazoak eta egoerak landuko ditue, barrearen eta ironiaren bitartez. Lan horrek euskerazko gidoirik onenaren Kafe Antzokia saria irabazi eban.
Beste alde batetik, martian, Nuria Pérez jantzariaren Imposición ikuskizuna helduko da Otxarkoagako udaltegira. Ikuskizun horrek Eusko Jaurlaritzaren Dantzan Bilaka programearen diru-laguntzinoa jaso eban, eta BADen, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren 2010eko edizinoan aurkeztu zan. Apirilerako aurreikusten dan programazinoaren barruan, Leire Mesaren eta Izaskun Ruedaren Pequeñas paradas azpimarratu behar da, trapezioa, malabareak eta mastila lako zirkuko diziplinak antzerkiko elementuakaz eta txotxongiloakaz buztartzen dauen ikuskizuna.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Baliabide Eszenikoen BilbaoEszena Zentroak antolatutako Bilboko Zirkuitua programeak aukera bikaina eskaintzen deutse sortzaile eta antzerki eta jantza talde barriei euren lanak eszenaratzeko eta jentaurrean aurkezteko. Era berean, Bilbon sortutako proposamen eguneratuenak eta freskoenak zenbait barrutitan ikusteko ekimen ezin hobea da.
Orain hamarkada bat programea martxan jarri zanetik, zabalduz eta emonaldi eta eszenatoki kopurua handituz joan da. Denporeagaz, egitaraua ia uriko auzo guztietara zabaldu da. Auzo horreetako askok urte osoan jasoten daben arte eszenikoen alorreko eskaintza bakarra da.
Lehenengo edizinoan izandako 16 emonaldiakaz konparauta, aurtengo edizinoak 27 ikuskizun izango ditu. Gainera, ekimenaren hasieran parte hartu eben konpainien artean batzuk profesionaltasunera heldu dira, Gaitzerdi Teatro, FTI (Fábrica de Teatro Imaginario) edo Itziar Lazkano, besteak beste.
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren laguntzinoa be badauen Bilboko Zirkuitua, genero horretako ekimen aitzindaria eta bakarra da Euskadi osoan. Gure uriko antzerki taldeei euren lanak aurkezteko aukerea eskaintzeaz gan, programa honek Bilboren kultur eskaintza deszentralizetan be laguntzen dau.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak argiztapen eta soinu zerbitzu teknikoa eta publizidadea eskaintzen deutse konpainiei, eta baita konpentsazino ekonomiko bat be. Programazinoan formatu txikiko lanak eskainiko dira, gaztelaniaz eta euskeraz. Aurreko edizinoetan lez, emonaldiak zezeileko, martiko eta apirileko eguaztenetan, eguenetan eta barikuetan eskainiko dira, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, eta sarrerea librea izango da, leku guztiak bete arte.
XI. Zirkuitua
- Zezeilak 23: So in love (Miren De Miguel) Otxarkoagako udaltegian.
- Zezeilak 28: Sincronía (Tandem Teatro) Altamirako udaltegian.
- Zezeilak 29: Simone Müller (Verónica Fernández) Begoñako udaltegian.
- Martiak 6: Simone Müller (Verónica Fernández) Solokoetxeko institutuan.
- Martiak 14: Morrison eta Gartzia (Jon Urraza eta Jon Zubiaga) Begoñako udaltegian.
- Martiak 15: La 52 (Plataforma Tirante) San Frantziskoko udaltegian.
- Martiak 21: La vie en 2 (Plataforma Tirante) Castañoseko udaltegian.
- Martiak 22: Imposición (Plataforma Tirante) Otxarkoagako udaltegian.
- Martiak 23: So in love (Miren De Miguel) Abando-Barrainkuako udaltegian.
- Martiak 29: Se puede (Mamma Crea) Errekaldeko udaltegian.
- Martiak 30: Parcela 85 (Mamma Crea) Zurbaranbarri ikastetxe publikoan.
- Apirilak 18: Soy tan feliz que apenas puedo respirar (Katastrofen) Begoñako udaltegian.
- Apirilak 19: De 16… a 18h (Totum) Basurtu - Zankoetako udaltegian.
- Apirilak 20: Exit (Liadas en escena) Abando-Barrainkuako udaltegian.
- Apirilak 26: Pequeñas paradas (Bueltaka Taldea) Otxarkoagako udaltegian.
- Apirilak 27: DespreOKUPAdas (Totum) Errekaldeko udaltegian.
Informazino gehiago: www.bilbao.net eta www.bad-bilbao.com
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!