Leitzaundi, Erauntsi, Beteranoak, Bilixkorriko, Bertze Maldikoak eta Rimak Exkaxko Nafarroako taldekako txapelketako bigarren fasera

Bizkaie! 2012-02-20 11:13   Bertsolaritzea

Bost saio izan ditu Nafarroako taldekako txapelketako hirugarren astegoienak eta behin horreek jokatuta amaitu da lehenengo fasea. Sei taldek lortu dabe bigarren faserako sailkatzea: aurreko astetik sailkatuta egoan Leitzako Leitzaundi taldeagaz batera, Oronoz-Malerrekako Erauntsi, Barañaingo Beteranoak, Etxarriko Bilixkorriko, Auritz-Iruñeko Bertze Maldikoak eta Lesakako Rimak Exkaxko.

Bost saio izan ditu Bardoak 2012, Nafarroako taldekako txapelketako hirugarren astegoienak eta behin horreek jokatuta amaitu da lehenengo fasea. Sei taldek lortu dabe bigarren faserako sailkatzea: aurreko astetik sailkatuta egoan Leitzako Leitzaundi taldeagaz batera, Oronoz-Malerrekako Erauntsi, Barañaingo Beteranoak, Etxarriko Bilixkorriko, Auritz-Iruñeko Bertze Maldikoak eta Lesakako Rimak Exkaxko.

Barikuan hiru saio izan zituan Bardoak 2012k, Iruñean, Leitzan eta Lesakan. Iruñeko Zaldiko Maldiko alkartean, merendu gozoa jan ondoren, etxeko Xirristi-Mirristi eta Malerrekako Erauntsi taldekoek 40 entzuleren aurrean egin eben bertsotan. Erauntsik irabazi eban saioa eta euren bigarren garaipena lortuta, bigarren faserako txartela lortu eben.

Leitzan be 40 entzule inguru alkartu ziran Aurrera Alkartean Leitza ta leitzarrak eta Malerrekako Jituk taldeen saioa entzuteko. Etxekoek irabazi eben saioa, modu horretan D multzoko hiru taldeak bardinduta gelditu ziran, saio bana irabazita. Saio bakotxean izandako puntuazinoa erabagigarria izan zan eta azkenean Barañaingo Beteranoak taldeak lortu eban multzo horretatik bigarren fasera pasetea. Nabarmendu behar da bi taldeen arteko bertso saioa amaituta, omenaldi xume eta hunkigarria egin jakola hil barri dan Manuel Lasarte bertsolari handiari, haren hainbat bertso abestuz.

Barikuko azken saioa Lesakan jokatu zan, eta herriko Rimak Exkaxko eta Araitz-Beteluko Mailope izan zituan protagonista. Afaria eta ondoren bertso saioa izan zan Lesakakoa, 50 bat lagunek segidu eben bertatik bertara bertsolarien lana. Azkenean, etxekoek eroan eben hurrengo faserako txartela.

Zapatuan Uitzin eta Iruñean izan ziran bi saioek amaierea emon eutsien Bardoak 2012ko lehen faseari. Uitzikoa izan zan astegoieneko saiorik jentetsuena, 90 entzule alkartu ziran bertso merendu animatuan. Larraungo Hautsi eta barratu eta Auritz-Iruñeko Bertze Maldikoko taldeetako sei bertsolariak ibili ziran bertsotan. Saio puntuagarria amaituta, Bertze Maldikokoek eroan eben saioa eta bigarren faserako sailkatu.

Iruñean 50 lagun hurreratu ziran Dizerdit eta Etxarriko Bilixkorrikoren arteko saioaz disfrutatzera. Afaria izan zen lehenik, eta ondoren bertso saioa. Bilixkorrikok lortu eban bere bigarren saioa irabaztea, beraz Sakanako taldeak be bigarren fasean kantauko dau.


Sei saio bigarren fasean

Bigarren faserako sailkatu diran sei talde horreek bina saio jokatu beharko ditue, buelta bikotxean, bat etxean eta bestea kanpoan. Holan gelditu dira bigarren faseko saioak: Leitzaundi – Erauntsi; Beteranoak – Bilixkorriko eta Bertze Maldikoak – Rimak Exkaxko.

Bardoak 2012k hurrengo astegoienean atsedenaldia izango dau. Bigarren fasea martiaren 2tik 18ra luzatuko da, hiru asteburu horietan sei saioak jokatuko dira. Hurrengo egunotan sailkatu diren taldeek adostuko dute beren saioak noiz eta non jokatuko dituzten. Horren gaineko informazio osoa hemen aurkituko duzue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu