'Yes Future' programea, zientzia eta teknologia hurretik, Bilboko Alondigan
2012-02-17 14:54 jardunaldiakMartiaren 1ean abiatuko da aurtengo Yes Future programea, Bilboko Alondigan. Hilabete osoan zientzia eta teknologia izango dira protagonista, hainbat berbaldiren bitartez. Lehenengo hitzorduan, martiaren 1ean, 19:30ean, Emilio Méndezek Teknologiak klima-aldaketa geldiarazi dezake? berbaldia egingo dau. Expert zikloko lehenengo hitzaldia izango da.
Martiaren 1ean abiatuko da aurtengo Yes Future programea, Bilboko Alondigan. Hilabete osoan zientzia eta teknologia izango dira protagonista, hainbat berbaldiren bitartez. Lehenengo hitzorduan, martiaren 1ean, 19:30ean, Emilio Méndezek Teknologiak klima-aldaketa geldiarazi dezake? berbaldia egingo dau. Expert zikloko lehenengo hitzaldia izango da.
Yes Future-ren helburu nagusia herritarrei errealidade zientifiko eta teknologikoa hurreratzea da, herritarren zalantzak argitzea eta gure eguneroko espazioan dagozan enpresek eta eragileek barrikuntzea zelan sortze daben azaltzea, adierazo dabe Alondigako iturriek. Alondigeak Euskampus fundazinoaren eta EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrearen lankidetzea daude, eta BBVA, Telefónica fundazinoa, Red Eléctrica de España, Iberdrola fundazinoa eta MetroBilbaoren partaidetzea.
Expert zikloko lehenengo berbaldia martiaren 1ean izango da, Emilio Méndezen eskutik.1998an, Asturiaseko Printzea saria jaso eban, Ikerketa Zientifikoaren eta Teknikoaren arloan. Méndezek putzu kuantikoK eta super-sareak aztertu ditu; Starck efektu izenekoa saiakuntzen bidez erakutsi dau. Ostean, martiaren 15ean, Anil Markandya BC3ko zuzendariak (Basque Centre for Climate Change) Energia garapen jasangarrirako berbaldia eskainikoa dau. Martiaren 22an, Fukushimako istriputik urtebetera, zein da energia nuklearraren etorkizuna? mahai-ingurua egingo dabe Carlos Bravok (Acciones Ecologistas-Greenpeaceren ordezkaria), Cayetano Lópezek (Espainiako Energia eta Teknologia Ikerketa zentroko zuzendaria) eta Miguel Sebastiánek (Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza ministroa 2008tik 2011ra). Amaitzeko, hilaren 28an, Segurtasuna, eredu energetikoa eta klima-aldaketea hitzaldia egingo dau Manuel Martínek, Iberdrola fundazinoko presidenteak.
Zientziateka gaurkotasunezko gai zientifiko edo teknologikoei buruzko berbaldien programa be martian hasiko da. Masa komunikabideetan oihartzun handia dauken jazoeren ganeko ezagutza zientifikoa eskaintzea da egitarauaren helburua. Alde batetik, zientzia albiste diren gertaerak azaltzeko erabili gura da, eta bestetik, komunikabideetako informazinoak ezagutza zientifikoak zabaltzeko erabili. Besteak beste, ondoko gaiak landuko ditue, abendura bitartean: Hierro ugarteko sumendia, pepinoen intoxikazinoa Alemanian eta Fukushimako istripu nuklearra. Hitzaldiak zientzialari profesionalek eskainiko ditue, batez ere EHUkoak, martiaren 8an, apirilaren 25ean, maiatzaren 16an, bagilaren 6an, irailaren 13an, urriaren 17an, zemendiaren 14an eta abenduaren 13an.
Expert zikloaz eta Zientziatekaz gan, Yes Future programak urte biko izaera dauken erakusketak ditu. Aurten, honeek dira: Autobidea entxufearen atzean, Red Eléctrica de Españarena, elektrizidadearen oinarrizko printzipioetatik, hornikuntza elektrikoaren prozesuan herritarrak dauen eginkizunera egindako ibilbidea (urria — 2013ko urtarrila); eta Bizitza, Telefónica fundazinoarena, teknologia eta artea bateratzen dituana (zemendiaren 15etik 2013ko urtarrilaren 27ra)
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!