Metapostaren lehenengo urtean 700.000 dokumentu bialdu deutsez 12.000 erabiltzaileei

Bizkaie! 2012-02-24 10:18

Metapostaren erabiltzaileek 20.000 dokumentu igon ditue euren postontzietara, eta dokumentu horreetatik %10 Metapostan sinatuak izan dira ziurtagiri digitalari esker.

Metaposta Eusko Jaurlaritzeak sustatzen dauen Interneteko postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoko zerbitzuak bere lehenengo urteurrena ospatu dau 12.000 erabiltzaile eta 13 bialtzaile izanez, eta urtebetean, 700.000 dokumentu baino gehiago bialdu deutseez.

Metapostak lehiakortasunaren hobekuntzan eragin zuzena dauka, biztanleriarentzat, administrazinoarentzat eta enpresentzat onurak izanez, adierazo dau Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak, lehenengo urtearen balantzearen prentsaurrekoan, Bilbon. Juan Goicolea Barrikuntza eta Teknologia sailburuorde eta Metapostako presidenteak eta Aitor Velasco Metapostako zuzendariak be parte hartu dabe agerraldian.

Zerbitzu hau, eskaintzen dauen segurtasun eta konfidentzialtasunari esker, proposamen bakarra da orain arte Euskadin eta Estaduan Interneteko komunikazinoei jagokenez. Metapostak, finantza-entidadeek, telefono eta elektrizidade konpainiek edota Administrazinoek bialtzen dituen dokumentuak, segurtasun eta konfidentzialtasun osoz jasotea ahalbidetzen dau. Gainera, aukerea emoten deutso erabiltzaileari dokumentu garrantzitsuak modu digitalean igon eta leku seguru batean gordeteko.

Esangura horretan, Metapostaren erabiltzaileek 20.000 dokumentu igon ditue euren postontzietara, eta dokumentu horreetatik %10 Metapostan sinatuak izan dira ziurtagiri digitalari esker.

'Kolaborazino publiko-pribatua funtsezkoa da mota honetako zerbitzu batek arrakastea izateko, barritzailea eta etorkizunekoa, azpimarratu dau Undak. Modu honetan izan dala esan daiteke, Metapostaren jaiotzan Eusko Jaurlaritza eta euskal finantza-entidade nagusien arteko aliantza estrategikoa baitago, geroago, bertara energia konpainiak, telefono-operadoreak eta ur partzuergoak batuz.

Metaposta 2011ko zezeilean jaio zan, BBK, Kutxa, Vital Kutxa, Euskadiko Kutxa, Ipar Kutxa eta Bankoa euren komunikazinoak bialtzen hasi ziranean Laster, Lagun Aro aseguru-etxea, Euskaltel, Eroski Móvil eta Iberdrola batu ziran. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, Amvisa Gasteizko Ur Partzuergoak eta Txingudiko Zerbitzuak be bialtzen ditue euren fakturak Metapostaren bitartez. Modu honetan, EAEko herritarren % 65ek jaso leikiez ohiko komunikazinoen % 75 Metapostaren bitartez.

Bere lehenengo urtean, Metaposta Espainiako Interneteko eta teknologiako azoka nagusietara konbidau dabe, besteak beste, Ficod 2011 Azoka, SITIaslan 2011 Azoka (bertan, Administrazino autonomikoaren alorrean arrakasta kasu onenari saria jasoz), Ciudadania Digital 2011 edo Euskal Encounterrera. Gainera, finalista izan da Fundetec 2011 sarietan, eta Cloud computing proiektu onenaren Dintel saria irabazi barri dau.

Aitor Velascok adierazo dauenez, Metapostaren 12.000 erabiltzaileetatik % 38 Gipuzkoan dagoz eta beste horrenbeste Bizkaian. Metapostan alta hartu daben personetatik % 22 dira Arabakoak. Metapostan badagoz Nafarroa, Bartzelona eta Madrilgo erabiltzaileak be. Erabiltzaile gehienak gizonak dira (% 74) eta 25-60 urte bitartekoak (% 80).

Segurtasun arrazoiak dirala eta, Metapostan alta hartzea ez da erraza. Hiru bide dagoz gaur egun alta hartzeko: online banka, presentziala (Metapostak akreditautako persona baten laguntzaz) eta ziurtagiri digitala. Sistema segurua eta konfidentziala izateko garatu dan altaren prozesu hau, arrazoi garrantzitsua da finantza-entidadeek eta beste konpainiek Metapostaren aldeko apustua egiteko.

Urte honetarako helburuen artean, urte amaieran 100.000 erabiltzaile izatea, lehen mailako 25 bialtzaile lortzea eta Pack Pyme zerbitzua erabilten daben enpresa eta instituzinoak 75 inguru izatea dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu