Usopop jaialdia, musika barriak eta amalurra bat eginda Saran

Bizkaie! 2012-02-23 17:38   Musikea

Musika barriak eta amalurra ditu ardatz Sarako Usopop jaialdiak. Zezeilaren 25ean festibalaren hirugarren edizinoa egingo dabe, Lizarreta mendatean. Aurten, Ruper Ordorika, Rover bakarlaria, Islaia taldeaeta Aloe Vera DJa izango dira taula ganean.

Usopop abenturak aurrera segiduten dau. Orain urte bi genduazan amesak gauzatzen segiduten dogu, adierazo dabe jaialdiaren iturriek. Aurreko urteetan Euskal Herriko zein kanpoko musikariek jo dabe Usopopen: Anari , Mursego , Mobydick , Odei, Joseba Irazoki, Leopold skin, The Suicide of Western Culture eta Piano Chat.

Musikaz aparte, aurton, bertako eligaiak probetako aukerea izango da gauez, Lur Berri aretoan; berbarako, Sarako sagardaoa eta Hazparneko Bob´s Beer garagardaoa.

Sarrerak salgai dagoz daborduko, Sarako Pleka trinketean eta Herriko Etxeko edantegian, Berako Kataku ostatuan eta Baionako Elkar dendan, 10 euroan. Aurrez erosi gura izan ezkero:info@usopop.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu