'Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak', Sharon Stoner taldearen disko barria salgai dagoeneko
2012-02-24 10:49 MusikeaSharon Stoner talde Oñatiarrak bere hirugarren lan luzea, Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak kaleratu dau. Iñigo Ibarrondok (baxua eta ahotsa), Mikel Zarketak (kitarra) eta Egoitz Olaldek (bateria), Iban Yanizen gidaritzapean indarrez eta melodiaz beteriko lana 2011ko martia eta garagarrila bitartean, Iruñako Sonido XXI estudioan eta Oñatiko Musika eskolan grabau dabe.
Sharon Stoner talde Oñatiarrak bere hirugarren lan luzea, Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak kaleratu dau. Iñigo Ibarrondok (baxua eta ahotsa), Mikel Zarketak (kitarra) eta Egoitz Olaldek (bateria), Iban Yanizen gidaritzapean indarrez eta melodiaz beteriko lana 2011ko martia eta garagarrila bitartean, Iruñako Sonido XXI estudioan eta Oñatiko Musika eskolan grabau dabe. 2008ko 13 taupada diskoaren ondorengoak argi eta garbi erakusten dau hirukoteak bide beretik jarraitzen dauela, abesti pisutsu eta melodia zirraragarriak jorratzen. 2001ean sorturiko taldeak lan labur bat eta 3 disko luze kaleratu ditu. Hamar urteko ibilbidean hainbat lehiaketa irabazi (Danbaka 2004, Bilbo hiria 2006 Euskal talde onena) eta hainbat talde garrantzitsugaz eszenatokia konpartidu ondoren (AzkenaRock 2006, Berri Txarrak, Sorkun…) Sharon Stoner berriro errepidean da.
Kontuak kontu, Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak diskoa gaurtik, zezeilaren 25etik aurrera, salgai dago. Taldearen kontzertuetan zein ondoko helbidean erosi zeinkie: info@sharonstoner.com
Bosforo, Desioa eta Distantzia aurrerapen kantua:
http://www.youtube.com/watch?v=BMu4Yg8owxI
Kontzertuen agendea:
1. Zezeilak 24 – Oñati (Gaztelekuan).
2. Martiak 9 – Urretxu (Soraluze Tabernan).
3. Martiak 16 – Iruña (Infernu Taberna).
4. Martiak 23 – Mutriku (Gaztetxean).
5. Apirilak 13 – Bergara (Laino Skate Park).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!