Emakumeak eta literatureari buruzko erakusketea, Bilboko Alondigan

Bizkaie! 2012-02-23 17:04   Kulturea

Emakumeak eta literatura erakusketeak emakumezkoek literaturan dauken lekua nabarmenduko dau Bilboko Alondigan, zezeilaren 27tik martiaren 21era bitartean. Makina bat idazle izango dira protagonista, bai bertakoak bai urrunekoak: Miren Agur Meabe, Txaro Arteaga, Lucía Etxebarria, Simone de Beauvoir, J.K. Rowling, Isabel Allende, Gloria Fuertes, Jasone Osoro, Maria Asun Landa eta abar.

Alondigeak azken hamarkadetan ezagun egindako hamar idazleren lan garrantzitsuenak batuko ditu. Idazle garaikideen lan esanguratsuenak hurreratu gura deutseguz umei eta helduei, adierazo dabe Alondigako iturriek.

Erakusketea dobakoa da; astelehenetik domekara bitartean zabalik egongo da, Mediatekan. Eskolentzako bisita gidatuak antolatuko ditue, astelehen, eguen eta barikuetan, 9:30etatik 10:30ak arte eta 11:00tatik 12:00ak arte. Gehienez 25 laguneko taldeak onartuko ditue; aktore batek egingo ditu dinamizatzaile-lanak, gaiagaz lotutako mozorrogaz, modu ludikoan umeei emakumeen eta literaturaren munduan ezagutarazoteko. Bisita gidatuetarako erreserbak egiteko: 94 447 78 11 edo ikasiz@alhondigabilbao.com Martia emakumen hilea izango da Alondidago Mediatekan. Hirugarren pisuan Irakurri istorioak saila topauko dau bisitariak. Sail hori Bizkaiko Emakumeen Batzarrak itzitako obrek osotuko dabe eta, besteak beste, Marguerite Duras , Toni Morrison, Carmen Martín Gaite, Rosa Montero, Toti Martínez de Lecea, Itxaro Borda, Arantza Urretabizkaia edota Almudena Grandes idazleen literatura-lanak batuko ditu. Ganera, Grandes idazle ezaguna bertatik bertara ezagutzeko aukerea izango dabe apirilaren 17an, Gutun Zuria Bilboko Nazinoarteko Literatur Jaialdiaren 5. edizinoaren barruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu