Leioako Umore Azokeak 400 proposamen artistiko jaso ditu

Bizkaie! 2012-02-21 14:50   Kulturea

Leioako Umore Azoka-Kaleko Artisten Azokea maiatzaren 17tik 20ra bitartean egingo da, eta daborduko 400 proposamen artistiko baino gehiago jaso ditue, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Konpainia, alkarte eta banaitzaileentzat erakusleiho garrantzitsia da Leioako Azokea.

Leioako Umore Azoka-Kaleko Artisten Azokea maiatzaren 17tik 20ra bitartean egingo da, eta daborduko 400 proposamen artistiko baino gehiago jaso ditue, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Izena emoteko epea urtarrilaren 30ean amaitu zan. Konpainia, alkarte eta banaitzaileentzat erakusleiho garrantzitsia da Leioako Azokea.

Orain, jaialdiko batzorde artistikoak proiektu guztiak aztertu behar ditu. Proposamenen jatorriari jagokonez, %10 Euskal Herrikoak dira, % 55, Estadu espaniarreakoak, eta ganerakoak, beste herrialde batzutakoak dira.

Urtero urtero, kaleko arteen arloko nobedadeak ikusteko aukerea eskaintzen dau Leioako Umore Azokeak. Kaleko artista eta programatzaile guztien alkargune izan gura dogu, eskaintzearen ganeko informazino bideak sortu, eta ikuskizun barri eta lehiakorren eskaria zabalduz, azaldu dabe jaialdiaren arduradunek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu