Mikel Markezek hiru kontzertu egingo ditu asteon Ipar Irlandan

Bizkaie! 2012-02-21 14:26   Musikea

Mikel Markez kantaria Ipar Irlandan izango da asteon, Hiri hartan izan zen lan barria aurkezten. Zemendian kaleratu eban lana, eta ordutik makina bat kontzertu egin ditu Euskal Herrian.

Mikel Markez kantaria Ipar Irlandan izango da asteon, Hiri hartan izan zen lan barria aurkezten. Zemendian kaleratu eban lana, eta ordutik makina bat kontzertu egin ditu Euskal Herrian.

Hiru zuzeneko eskainiko ditu kantari gipuzkoarrak: zezeilaren 23an, Derry uriko Sandino's mitikoan, bertako hainbat kantarigaz batera; 24an, Belfastko Kelly's Cellars club ezagunean; eta, 25ean, Felon's-en, Euskal Herria eta Irlandaren arteko alkartasun gauean.

Hiri hartan izan zen Mikel Markezen bederatzigarren diskoa da. Grabazinoan, besteak beste, Pello Ramirez eta Arkaitz Miner, Erramun Martikorena, Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi izan zituan lagun.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu