Sacamantecas eta bildurrezko makina bat istorio batu ditu Mikel Rodriguez gipuzkoarrak
2012-02-24 10:36 KultureaMikel Rodriguez Alvarez gipuzkoarrak Sacamantecas y otros relatos vascos de terror liburua argitaratu barri dau Txertoa etxeagaz. Oiartzuarraren fikzinozko lehenengo lana da. Liburuak osagai nagusi bi ditu: bildurrezko generoa eta euskal tradizinoa.
Mikel Rodriguez Alvarez gipuzkoarrak Sacamantecas y otros relatos vascos de terror liburua argitaratu barri dau Txertoa etxeagaz. Oiartzuarraren fikzinozko lehenengo lana da. Liburuak osagai nagusi bi ditu: bildurrezko generoa eta euskal tradizinoa. Lehenengo osogaiari jagokonez, H. P. Lovecraft idazle amerikarraren eragina nabarmena da.
Hainbat istorio batu ditu Rodriguezek; Sacamantecas, Sabbat, Hombre-lobo en Bergara eta Vampiros en Donostia. Egilea historialaria da, eta bere ezagutzea erabili dau istorioan garai eta leku zehatzetan zorrotz kokatzeko. Berbarako, Otxate aitatzen dau, biztanle bako Arabako herri misteriotsua, edo XVI. eta XVII. mendeetan Lapurdin eta Bidasoa aldean egindako sorgin-ehizak. Personaia historiko ugari agiri dira istorioetan, besteak beste: Juan Diaz de Garayo 'serial killer' ospetsua, hau da, Sacamantecas; Fausto Elhuyar zientzilaria; Felix Maria Samaniego alegilaria; edo EAJren sortzaile Sabino Arana bera.
Mikel Rodriguez Alvarez (Oiartzun, 1967) Historia irakaslea da Lekarozko institutuan, eta aditua da Historia Garaikidean eta Ahozko Historian. Eusko Ikaskuntza eta Geronimo de Uztariz erakundeekaz lan egin egin dau, eta Historia 16, Historia y Vida, El mundo de los Pirineos eta Serga aldizkarietan ehun bat artikulu daukaz argitaratuta. Lau saiakera-liburu kaleratu ditu: Maquis. La guerrilla vasca 1938-1962 (2000), Memoria de los vascos en la II Guerra Mundial (2002) eta Espías vascos (2004).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!