Egunotan erabagiko dira Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketearen finalerdiak

Bizkaie! 2012-02-24 14:29   Bertsolaritzea

Aurrera doa Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketea. Aguraineko Sorginetxe taldeak lortu eban joan dan astean finalerdietarako txartela, eta beste hiru taldek eskuratuko ditue asteburu honetan. Lau saio izango dira zezeilaren 24an eta 25ean, Gasteizen bi, Oionen eta Aramaion.

Astegoineko hitzorduak ondokoak dira: zezeilaren 24an, Gasteizeko Eguzkilore alkartean, 20:30ean, Gasteizko Eguzkilore Vs Aiaraldeko Altubepekoak (bat-batekoa) eta Gasteizeko Martin ttipia Vs Amurrioko Ai zapotxin Bertso-eskolea (idatzizkoa); hilaren 25ean, Oioneko Azkenak alkartean, 14:00etan, Arabako Errioxa Vs Zalduondo Zeledonen seme-alabak (bat-batekoa) eta Lautadako Txor eta Tan Vs Mendialdeko Bertso-eskolea (idatzizkoa); 25ean, Gasteizeko Aizkora tabernan, 14:00etan, Gasteizko Aizkorak zorroztu Vs Gasteizko Kakiturri-Ehari (bat-batekoa) eta Gasteizko Trikiporru Vs Añanako bertso-tailerra (idatzizkoa); eta, azkenengoa, 25ean bere bai, Aramaioko Eskolako jantokian, 20:30ean, Aramaioko Izarrak Vs Aramaioko Marixeka (bat-batekoa) eta Aramaioko Gazte Asanblada Vs Aramaioko Ai Ene (idatzizkoa).

Antolatzaileek jakinarazo dabenez, bazkari eta afarietara joateko beharrezkoa da izena emotea. Informazino osoa, arabakotxapelketa.org gunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu