Bizkaimediaren komunikazino-jarduna, sare sozialetan
2012-03-02 13:44Bizkaimedia Bizkaiko Foru Aldundiaren prentsa kabinete digitalaren komunikazio-jarduna Interneteko sare sozialetan egongo da aurrerantzean. Bizkaimediaren profil barriak martxan egongo dira Facebooken eta Twitterren.

Bizkaimedia Bizkaiko Foru Aldundiaren prentsa kabinete digitalaren komunikazio-jarduna Interneteko sare sozialetan egongo da aurrerantzean. Bizkaimediaren profil barriak martxan egongo dira Facebooken eta Twitterren. Foru Aldundiaren tresna berri honeen bidez, Bizkaimediak eskaintzen dauen zerbitzua osutu nahi da, Aldundiko iturriek adierazo dabebez.
Webgunean inskribauta dagozan kazetari guztien e-postal eta mezuak jasoteagaz batera, erakundearen inguruan jazoten diran guztiei buruzko azken orduko informazinoa eskainiko dabe.
Bizkaimediak bizkaitarrek gehien erabilten dituen sare sozialetan egoteko ahaleginaren helburua da interesa dauken herritarrengandik hurrago egotea, kazetari eta komunikabideetatik bere bai. Profilak eguneratuz joango dira, Lurralde Historikoko herritarrentzako intereseko barriak sortu ahala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!