'Ikasi euskara, eskertuko dizute' leloa aukeratu dau Kontseiluak spot barrirako

Bizkaie! 2010-09-21 12:09   Euskerea berbagai

Euskerearen etorkizuna gure esku dago eta euskeraz bizi nahi dogula etenbarik adierazoz egingo deutsagu geure hizkuntzeari behar dauen lekua. Euskeraz edonon eta edonoiz egin ahal izateko ez dakitenek, ikasi beharra dabe, euskeraz bizi nahi dogunontzat traba izan ez daitezen, gaztelaniaz edo frantsesez egitera behartu ez gaiezan, hain zuzen.

Odei Barroso urruñarra nagusi Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarreko Bertsulari Xapelketako lehenengo saioan

Bizkaie! 2010-09-20 17:18   Bertsolaritzea

Odei Barrosok eta Patxi Iriartek zuzenean eskuratu dabe finalerdietan parte hartzeko txartela; ganerako lau bertsulariek puntuen zain egon beharko dabe sailkatzen diran ala ez jakiteko.

Edurne Pasaban eta Alberto Iñurrategi Eusko Jaurlaritzak antolatutako Ekintzailetzaren Lehen Foro Nazionalean

Bizkaie! 2010-09-20 15:33

'Emprende 2010' foroaren helburu nagusia ekintzailetza-topagune bat sortzea da, jarduera ekintzailea bultzatzearen aldeko erreferentzia eta eredua izateko.

'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenak, gastronomiaren eta literaturearen inguruko topaketea jasoko dau

Bizkaie! 2010-09-20 14:58   Kulturea

Irailaren 21ean, 19:30etan da hitzordua Bilboko Bidebarrietako Liburutegian eta Hasier Etxeberria idazle, gastronomo eta kazetaria eta Andoni Luis Aduriz sukaldaria izango dira protagonista.

Julia Roberts aktoreak gaur jasoko dau Donostia Saria

Bizkaie! 2010-09-20 12:22   Barriak

Julia Roberts eta bere barrea, 'Amerikaren neskalaguna', Donostian dagoz. 'Jan, Errezau, Maitatu' filma aurkeztuko dau gaur bertan (filma Sail Ofizialean ikusiko da baina lehiaketatik kanpo dago), eta 21:00etan Donostia saria emongo deutse, ohiko ekitaldian.

Agur eta ohore, Jose Antonio Labordeta

Bizkaie! 2010-09-20 11:57   kulturbiz

Jose Antonio Labordeta bart hil da, 75 urte zituala, prostatako minbizi baten ondorioz. Azken egunetan Zaragozako Miguel Servet Ospitalean ingresauta egoan eta bertan hil da.

Probarik egon ezean, besteok ikusi ezin doguna ikusteko aukerea daukie batzuek...

Oscar Dominguez 2010-09-20 10:40   Begi betegarri

Txinaurriak, Mikel Laboari Ikasitako Kantuak

Bizkaie! 2010-09-17 16:43   Musikea

Ondoko taldeek parte hartu dabe: Akauzazte Danok, Ama Say, Amodio, Anari, Atom Rhumba, Audience, Berri Txarrak, Borrokan, Dilistak, Gabon Caligula, Gora Japon, Hotel + Miren Iza, Inoren Ero Ni, Lisabö, Mursego + Eten, Ruper Ordorika, Willis Drummond, Xabier Montoia eta Zura.

Euskerea eta naturea buztartuz, Oinez Basoa irailaren 18an zabalduko dabe

Bizkaie! 2010-09-17 15:29   Euskerea berbagai

Oinez Basoko arbolak babestuz helburu bikotxa lortuko da: batetik, euskerea bultzatzea eta, bestetik, Ingurumenaren aldeko konpromisoa hartzea. Euskerearentzako ekarpena Atarrabiako Paz de Ziganda ikastoleari lagunduz gauzatuko da, eta ingurumenarentzakoa, barriz, 'Oinez Basoa' sortuz.

'La Codorniz' aldizkariaren erakusketea ikusgai Bilbon, urriaren 5era arte

Bizkaie! 2010-09-17 15:20   Kulturea

Erakusketea aldizkari originalen sailkapen bategaz osotuta dago eta goizez (10:00etatik 14:00etara) eta arratsaldez (16:30etatik 21:00etara) bisitau ahal izango da urriaren 3an izan ezik, zarratuta egongo baita eta urriaren 5ean, ezta azken egunean, 14:00etan zarratuko baitabe.

63.000tik gora sarrera salduta, 'Chicogrande' filmagaz hasiko da gaur Donostiako Zinemaldia

Bizkaie! 2010-09-17 12:58   Barriak

Donostiako 58. Zinemaldia gaur, hilak 17, gaueko 21:00etan Kursaal Jauregian egingo dan gala bereziagaz hasiko da; hilaren 25era arte, 18 zinta izango dira lehian Sail Ofizialean, horreetatik 11 Europakoak dira eta danetara, 119 film emongo ditue, horreetako 28 erabateko estreinaldiak.

Tximinoi-pintxoak eta txakolina protagonista Lekeitioko IV. Tximinoi Jardunaldietan

Bizkaie! 2010-09-17 11:55   Jan edanak

Lekeitioko Udalak itsasoa, arrantza eta itsasoko bizimoduagaz dituan hartu-emon berezien omenaldi moduan antolatu ditu irailaren 17tik 26ra egingo diran jardunaldiak.

EHUk 'Enologia Berritzaileko Unibertsitate Masterra' eskainiko dau

Bizkaie! 2010-09-17 11:53   Jan edanak

Graduondoko ikasketa ofizial honeek balioa izango dabe Europan, eta ANECA (Kalidadearen eta Akreditazinoaren Agentzia Nazionala) dalakoaren onespena daukie.

Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketea domekan jokatuko da Atxondon

Bizkaie! 2010-09-17 11:07

Laugarren urtez jarraian egingo da Atxondon txapelketea, Axpe auzoko Eleizaburu landan egingo da, Anbotoren magalean eta paraje ezin ikusgarriagoan, Atxondoko Udalaren laguntzinoagaz.

Luis Arangurenen 'Memorias de un exiliado vasco' liburua berrargitaratu dau Bilboko Udalak

Bizkaie! 2010-09-17 10:54

Liburuak 500 orrialde baino gehiago ditu, eta Luis de Aranguren Gallastegui industrialari bilbotarraren gogoetak eta bizipenak jasoten ditu.

Idatz & Mintz literatur aldizkariaren 49. zenbakia kalean honezkero

Bizkaie! 2010-09-16 18:33   Kulturea

Aldizkariaren helburua da idazle barriei agerlekua eskaini eta literaturea ikuspegi zabaletik lantzea.

'Bilbao-New York- Bilbao' Gallimard etxeak argitaratuko dau frantsesez

Bizkaie! 2010-09-16 17:55   Kulturea

Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao' eleberria Gallimard etxeak argitaratuko du frantsesez, 2011an. 'Du Monde Entier' izenburuko bilduman ikusiko dau argia. Bilduma horretan emon ditue argitara, besteak beste, Philip Roth, Orhan Pamuk, Ian McEwan edo Antonio Tabucchiren liburuak

Nekazaritza Ekologikoaren eta Energia Barriztagarrien Azokea egingo da zapatuan Getxon

Bizkaie! 2010-09-16 15:15   Kulturea

Azokearen bosgarren edizinoa izango da, Ekolur, Bizkaiko Nekazaritza Ekologikoaren alkarteak antolatuta, Udalaren babesagaz eta, besteak beste, BBKren laguntzinoagaz. Helburua garapen jasangarriaren aldeko ekimenen barruan dago, 'kasu honetan era arduratsuan kontsumidutearen eta jakiak produzidutearen aldeko kulturea sustatzeko'.

20 kontzertu datorren astegoienean Getxon GuAiToRock jaialdian

Bizkaie! 2010-09-16 14:54   Musikea

'Gure ideia da zuzenean egiten dan musikea sustatzea aisialdiaren alternatiba legez, gazte taldeak bultzatuz eta euren artean hartu-emonak sortuz, eszenatoki batera igoteko aukerea erraztu ahal izateko', esan dabe 'Wanted' lehiaketea irabazi eben gazte antolatzaileek.