Arkaitz Basterraren 'Life and Film' dokumentala bariku honetan estreinauko da Bilbon eta Gasteizen

Bizkaie! 2012-02-08 10:36   Barriak

Life and film (The labyrinthine biographies of Vojtech Jasny) Sonora Estudios eta Arkaitz Basterraren produkzinoaren emoitzea da. Dokumentalak Jaengo Jaialdiko lehenengo saria irabazi eban eta Montrealgo Zine Jaialdian, Munduko Dokumentalak atalean aurkeztu zan 2009an.

Pragan bizi dan Arkaitz Basterra zinegile bizkaitarraren bigarren lana da. Aurreko lana, Agian/May be, Donostiako Zinemaldian (Zabaltegi-Berezia) estreinau zan 2006an.

Vojtĕch Jasnỳ txekiarra bere belaunaldiko zinegilerik bikainenetakoa da: Lau sari eskuratu zituan Canneseko Zine Jaialdian eta Zinemaldian The clown lanagaitik Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra merezidu izan eban.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu