The Kooks, Glasvegas eta Warpaint, Bilbao BBK Live 2012n

Bizkaie! 2012-02-07 17:23   Musikea

Bilbao BBK Live jaialdiko arduradunek aurtengo karteleko beste hiru talderen barri emon dabe: The Kooks, Glasvegas eta Warpaint. Klaxons bandeak, barriz, ez dau Bilbon joko; udako kontzertu guztiak bertan behera itzi ditue, disko barriaren grabazinoa aurreratu dabelako.

The Kooks eta Glasvegas bandek garagarrilaren 13an joko dabe, Radioheadegaz batera; Glasvegasek, ostera, 14an egingo dau zuzenekoa. Barikuan, garagarrilaren 12ko eta 13ko sarrerak ipiniko dira salgai, 55 euroan (gastuak, 6 euro).

The Kooks indie-rock britainiar laukotea 2004an sortu zan. Estudioko lau lan ditue; azkenengoa Junk Of The Heart da, 2011ko irailekoa. Glasvegas Eskoziatik dator; orain bederatzi urte hasi eben ibilbidea taldeak, eta 2008ko irailean plazaratu zan lehenengo diskoa. Igaz, hirugarren lana atara eben: Euphoric///Heartbreak. Warpaint laukotea AEBetako Los Angeles urikoa da. Euren lehenengo lana (The Fool) 2010ean plazaratu eben. Musika art-rock esperimentala egiten dabe.

Aurtengo Bilbao BBK Liven hiru agertoki izango dirala jakinarazo dabe antolatzaileek; danetara, 60 artista inguru izango dira, igaz baino 20 gehiago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu