BBKren Bertsolari Gazteen Sariketeak 20 urte bete ditu

Bizkaie! 2012-02-28 09:26   Bertsolaritzea

Aurreko edizinoetan lez, sarian parte hartzen daben 50 bertsolari inguru zazpi taldetan banatuta dagoz eta eskualde zehatz bat ordezkatzen dabe. Eskualdeak honako honeek dira: Arratia, Bilbo, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterria, Ipar Uribe (Eskumaldea) eta Lea-Artibai. Azken honek XIX. edizinoa irabazi eban.

Bizkaiko bertsolari gazteenei publikoaren aurrean bertsotan egiteko aukera gehiago eskaintzeko asmoz, gaur zezeilaren 28an, martitzena, BBK Sariketaren edizino barri bat hasiko da, 20. edizinora heldu dana. Lehenengo hitzordua Durangon izango da, eguerdiko 12:00etan. Lea Artibai eta Bilboko taldeek kantauko dabe.

Txapelketa honetan lurralde honetako zazpi eskualdetako 50 bertsolari gazte inguru izango dira lehian. Talde bakotxak sei bertsolariz osotuta egongo da eta horreetako erdiak 18 urtetik beherakoak izango dira eta ganerakoak 19 eta 24 urte bitartekoak. Kanporaketak zenbait ikastetxe eta kultur etxeetan egingo dira eta sarrerea dobakoa izango da. Finalerako sailkatuko diran bertsolariak Bilboko Kafe Antzokian txapela lortzeko norgehiagoka izango dira, martiaren 23an, barikuan.

Bart arratsaldean aurkeztu dabe Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketea, Bilboko BBKren egoitzan. Ekitaldian Bizkaiko Bertsozaleak alkarteko kide dan Irune Sotok, Bizkaiko Ikastolen Alkarteko bertsolaritzearen arduradunak, Juanjo Respaldizak, eta, Bizkaiko bertsolarien txapelduna dan Arkaitz Estiballesek hartu dabe parte. Azken honek lotura estua dauka sari honegaz, izan be, parte-hartzaile izatetik, epaile izatera heldu da.

Aurreko edizinoetan lez, sarian parte hartzen daben 50 bertsolari inguru zazpi taldetan banatuta dagoz eta eskualde zehatz bat ordezkatzen dabe. Eskualdeak honako honeek dira: Arratia, Bilbo, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterria, Ipar Uribe (Eskumaldea) eta Lea-Artibai. Azken honek XIX. edizinoa irabazi eban.

Sariei jagokenez, bi talde finalisten artean 2.000 euro banatuko dira, eta txapeldunak 1.260 euroko lehen saria jasoko dau. Txapelketan, gainera, 3.780 euro izango dira, parte hartzen daben bertsolari guztien artean, parte hartzeagatiko dieta moduan banatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu