Schönbergen 'Gurre-Lieder', Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 90. urteurrena ospatzeko

Bizkaie! 2012-02-27 16:43   Musikea

Bilbao Orkestra Sinfonikoak kontzertu bereziak egingo ditu martiaren 8an eta 9an, erakundearen 90. urteurrena ospatzeko. Izan be, Arnold Schönbergen Gurre-Lieder lana interpretauko dau orkestreak, ahalegin handia eskatzen dauen lana, hain zuzen be. Euskalduna Jauregiko eszenatokian 99 musikari, 165 koralista, sei bakarlari eta zuzendaria egongo dira, hau da, 270 lagunetik gora.

Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadu eta BOSeko presidenteak aurkeztu ditue ekitaldiak. Bilboko Udaleko zinegotzi eta BOSeko presidenteorde Ibone Bengoetxeak, BOSeko zuzendari nagusi Ibon Aranbarri eta BOSeko zuzendari artistiko Günter Neuhold be prentsaurrekoan izan dira.

Lehenengo aldiz interpretauko da EAEn Arnold Schönbergen Gurre-Lieder; BOSek E. Steinen bersinoa aukeratu dau. E. Steinek bere irakaslearen obrea taularatu ahal izateko egokitu egin behar izan eban, izatez egileak 145 musikarirentzako obrea sortu eban eta. E. Stein-en bertsioa birritan eskaini da: Japoniako Saito kinen Orchestreak, 2005ean; eta, Berliner Philarminikerek, 2010ean.

Kontzeztuez aparte, BOSen 90. urteurrena ospatzeko, beste ekitaldi batzuk antolatuko dira, besteak beste, erakusketak, berbaldi-zikloak eta emonaldiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu