Zabalik dago Kimuak 2012 egitasmoan izena emoteko deialdia

Bizkaie! 2012-02-27 17:50   Barriak

2012ko zezeilaren 27tik bagilaren 1era egongo da zabalik Kimuak egitasmoaren edizino barrian parte hartzeko deialdia. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategia Fundazinoaren laguntzinoagaz antolatutako programa honek euskal film laburren sustapena eta banaketea dau helburu.

2012ko zezeilaren 27tik bagilaren 1era egongo da zabalik Kimuak egitasmoaren edizino barrian parte hartzeko deialdia. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategia Fundazinoaren laguntzinoagaz antolatutako programa honek euskal film laburren sustapena eta banaketea dau helburu. Horretarako, zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bialduko dan katalogo bat argitaratuko da.

Aukeraketan parte hartu nahi daben zuzendari edo produktoreek 30 minututik beherako iraupena daben lanak bialdu beharko ditue. Parte-hartzaile bakotxak nahi beste film labur aurkeztu ahal izango dau, betibe 2011ko irailaren 30etik aurrera osotutakoak badira.

Bestalde, beharrezkoa izango da zuzendariak edota produktore nagusiak, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egoitzea izatea. Hautagaitzea zuzendariak aurkezten badau, gitxienik deialdia argitara emon baino urtebete lehenagotik EAEn erroldauta dagoala egiaztatu beharko dau, edo bertan bost urtez jarraian edo hamar urtez tarteka bizi izan dala. Film laburra produktore edo produkzino-etxe batek aurkezten badau, ostera, EAEn egoitza izan eta laburraren eskubideen jaubetza osoa edo, koprodukzinoen kasuan, gehiengoaren jaubetza izan beharko dau.

Era berean, bigarren urtez, holan nahi daben produktoreek beren filmak Kimuak programara aurkezteaz gan EITBri be aurkeztu leikioez, erakundeak igorpen eskubideak erosteko aukerea aztertu daian.

Barritasun lez eta proiekzino formatuetan emoten ari dan aldaketea tarteko dala, Kimuak egitasmoak ez dau aurrerantzean film laburren 35 mm.-ko kopiarik kudeatuko. Holan, aurtengo aurrekontuen egoerak eta digitalizazinoaren zabalkundeak eragindako ebazpen honek, produktoreen esku itxiko dau euren lana zinema formatuan eukitearen erabagia.

Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa www.kimuak.com orrian eta Kimuak-en Facebook profilean egongo dira eskuragarri. Edozein argibidetarako edo antolatzaileakaz hartu-emonetan jarteko be, aitatu bide horreek erabili ahal izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu