Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien 24. edizinoa martxan dago
2012-02-27 12:20 sariak-autortzakRikardo Arregi Kazetaritza Sarien 24. edizinoa martxan dago. Euskerazko kazetaritzan edozein euskarritan urte osoan egindako lanen artean onenan nabarmentzea eta saritzea dau helburu. Andoaingo Udalak sortu eban sariketea, Eusko Jaurlaritzearen laguntzino eta babesagaz. Lanak aurkezteko epea maitzaren 14an amaituko da, eta sari banakea bagilaren 30ean egingo dabe.
Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien 24. edizinoa martxan dago. Euskerazko kazetaritzan edozein euskarritan urte osoan egindako lanen artean onenan nabarmentzea eta saritzea dau helburu. Andoaingo Udalak sortu eban sariketea, Eusko Jaurlaritzearen laguntzino eta babesagaz. Lanak aurkezteko epea maitzaren 14an amaituko da, eta sari banakea bagilaren 30ean egingo dabe.
Rikardo Arregi Kazetaritza Saria Donostian aurkeztu dabe, Eusko Jaurlaritzearen egoitzan. Bertan izan ziran, Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Ainara Rodriguez Andoaingo Udaleko alkateordea, Rikardo Arregi Sariaren epaimahaiburua eta Euskerarako zinegotzia eta Patxi Baztarrika Andoaingo Udaleko Euskera teknikaria eta Rikardo Arregi Sariaren epaimahaiaren Idazkaria.
Hiru atalotan banatzen da Rikardo Arregi saria aurten: XXIV. Rikardo Arregi Kazetaritza saria, 9.000 euro garbi; Kazetari Barria saria, 3.000 euro garbi; eta Epaimahaiaren Sari Berezia. 4.000 euro. Hiru sari horiez gan, egoki edo beharrezko eritxi ezkero, Aitamen Berezia egiteko aukerea dauka epaimahaiak. Euskal kazetaritzearen historian ezinbesteko erreferentzia izan diran erakunde, ekimen eta personei Ohorezko Aitamena egiten jake.
Lurdes Auzmendik aurkezpen-ekitaldian adierazo ebanez, sariketea euskal kazetaritzearen erreferente bihurtu da. Euskerazko kazetaritzearen kalidadea, bikaintasuna eta barrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren helburua, Auzmendik berak nabarmendu ebanez.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!