Kulturklik atari alkarreragileak 300.000 bat erabiltzaile izan ditu urte bian
2012-03-06 10:23Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Kulturklik kulturearen atari alkarreragileak 300.000 erabiltzaile inguru izan ditu 2010eko martian sortu zanetik, eta miloe bat orri baino gehiago bisitau ditue. 500 eragile baino gehiagok euren ekarpenak egin ditue webgunean.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Kulturklik kulturearen atari alkarreragileak 300.000 erabiltzaile inguru izan ditu 2010eko martian sortu zanetik, eta miloe bat orri baino gehiago bisitau ditue. 500 eragile baino gehiagok euren ekarpenak egin ditue webgunean, eta horrek 55.000 bat eduki sortarazo ditu.
Kulturklikek 400 bat informazino iturri daukaz, Kultura Sailak jakinarazo dauenez, eta egunero 200 jarduera baino gehiago jasoten ditue agendan. Modu berean, 1.200 zentro edo eragile kulturalen kokalekua eskaintzen dau, eta laster, informazinoa personalizetako tresna batzuk be eskura ipiniko ditue.
Kultura Sailak plataforma komun, edegi eta eragile kulturalekaz banatzen dan kulturearen atari alkarreragile lez planteau dau gunea, arte-adierazpenen eta alkarrekintza eta komunikazinoko kanal barrietara egokitzen diran edukien zabalkundea eta balizko merkaturatzea lortzeko.
Kultura Saileko iturriek esandakoaren arabera, Kulturklik atariak bere burua barritu nahi dau, erabiltzaileen ideia eta irakodizunei zabalik. Inkesta bat ipini dabe martxan, zerbitzu hobea emon ahal izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!