90 zinta heldu dira Zubiak, film laburren lehiaketearen lehenengo edizinora munduko toki desbardinetatik
2012-03-07 10:06 BarriakZubiak film laburren lehiaketearen lehenengo edizinoa Getxoko Udalak datorren martiaren 21ean ospatuko dan Arrazakeriaren kontrako Nazinoarteko eguna dala eta antolatutako egitarauaren barruan kokatzen da.
Getxoko Udalak antolatutako Zubiak, aniztasunaren aldeko eta arrazakeriaren kontrako film laburren I. lehiaketeak munduko toki desbardinetatik heldutako 90 zinta jaso ditu, tartean, AEBetatik, Erresuma Batutik, Alemaniatik edo Turkiatik. Aurkeztutako lanen artetik, hautaketa batzordeak lehiaketan izango diran 20 film labur aukeratu ditu, martiaren 28an eta 29an Villamonteko Kultur Aretoan ikusi ahal izango diranak, lehiaketearen sentsibilizazino helburuagaz bat egiteagaitik, erabilitako gaiakaitik eta zinema- kalidadeagaitik. Hogei lan horreen estiloak anitzak dira (dokumentala, fikzinoa eta animazinoa), baita beren tratamenduak (zinema zuzena, estilo poetikoagoa, komedia, drama…) eta gaiak be, tartean, emigrazinoa, aurreretxiak, arrazakeria, umeen lana, personen arteko hartu-emonak, intolerantzia, matxismoa edo heriotza zigorra.
Lan irabazleen hautaketea datorren martiaren 30ean, barikuan, 19:30etik aurrera ikusi ahal izango da, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan.
Zubiak film laburren lehiaketearen lehenengo edizinoa Getxoko Udalak datorren martiaren 21ean ospatuko dan Arrazakeriaren kontrako Nazinoarteko eguna dala eta antolatutako egitarauaren barruan kokatzen da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!