Aiarako eta Elgoibarreko mapa toponimikoak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2012-03-06 16:37   Euskerea berbagai

Aiarako eta Elgoibarreko mapa toponimikoak aurkeztu ditue oraintsu. Zezeilaren 5ean izan zan Aiarako toponimiari buruzko liburuaren aurkezpena, Arespalditzako udaletxean. Lanak 1.700-1.800 toponimo batzen ditu. Elgoibarreko mapa toponimikoa martiaren 1ean aurkeztu eben Alfredo Etxeberria alkateak, Ane Beitia Euskara zinegotziak eta Lorea Dueñas Geograma enpresako teknikariak.

Aiarako eta Elgoibarreko mapa toponimikoak aurkeztu ditue oraintsu. Zezeilaren 5ean izan zan Aiarako toponimiari buruzko liburuaren aurkezpena, Arespalditzako udaletxean. Lanak 1.700-1.800 toponimo batzen ditu. Aurkezpenean, Josu Artetxe Aiarako alkatea, Aitziber Alaba zinegotzia, Mirari Alberdi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Estandarizazino teknikaria, Felix Mugurutza Euskaltzaindiko Onomastika batzordekide eta lanaren egilea eta Mikel Gorrotxategi Onomastika batzordeko idazkaria izan ziran. Mapea Dunba enpresak egin dau.

Elgoibarreko mapa toponimikoa martiaren 1ean aurkeztu eben Alfredo Etxeberria alkateak, Ane Beitia Euskara zinegotziak eta Lorea Dueñas Geograma enpresako teknikariak. Eurekaz batera, ikerketea egin daben Nerea Alaba, Amaia Pinacho eta Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko idazkari eta lanaren tutorea izna ziran. Mapa lau ataletan banatuta dago: herriko ortoargazkia, kaleen planoa, mapa toponimikoa eta leku-izenen zerrendea. Ikerketan 2.300 izen inguru jaso dira, baina leku-izen garrantzitsuenak, 800 inguru, jaso dira mapan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu