Guzurrak eta sekretuak agirian V. Gutun Zuria jaialdian, AEBetako idazle eta pentsalarien eskutik

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-04-19 15:50   jardunaldiak

Martxan da Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazinoarteko jaialdia, eta gaur egin dabe aurkezpena Alondigan. AEBetako literaturea da aurtengo protagonistea, horregaitik hango hainbat idazle, kazetari eta pentsalari batuko dira Bilbon apirilaren 22a arte, besteak beste, John Verdon eta Chuck Palahniuk idazleak eta Bill Keller New York Times egunkariko zuzendari ohia.

Martxan da Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazinoarteko jaialdia, eta gaur egin dabe aurkezpena Alondigan. AEBetako literaturea da aurtengo protagonistea, horregaitik hango hainbat idazle, kazetari eta pentsalari batuko dira Bilbon apirilaren 22a arte. Ezkutuko hitzak lemapean, literatur lanetan esaten ez dana, guzurrak eta sekretuak zelan agiri diran izango dabe langai.

Prentsaurreakoan Iñaki Esteban Gutun Zuriko aholkularia, Chuck Palahniuk idazlea, Bill Keller New York Times egunkariko zuzendaria izandakoa, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea, Iñaki Gabilondo kazetaria, John Verdon idazlea eta Paul Holdengraber jaialdiaren aholkularia.

V. Gutun Zuriak apirilaren 16an emon zituan lehenengo pasuak, aurre-jaialdiaren egitarauagaz, baina apirilaren 19tik aurrera hurreratuko dira Alondigara izenik ezagunenak. Aurreko egunetako berbaldien harrerea sano ona izan dala, nabarmendu dabe Iñaki Estebanek eta Paul Holdengraber-ek. Egunotan izango diran hitzaldiek be erantzun oso oso ona izan dabela azpimarratu dabe, askotarako daborduko ez dago sarrerarik, ganeratu dau Estebanek.

Ez dogu sekula egia esaten, Holdengraber-en esanetan, horregaitik sano interesgarria da gai hori literaturearen ikuspuntutik lantzea. Hainbat solasaldi atondu ditue gaiaren ganean, lehenengoa Bil Keller eta Iñaki Gabilondoren artekoa izango da, apirilaren 19an, 19:00etan. Sekretuak argitzen izenburupean, Keller-ek eukiko dau zer kontau, New York Times egunkariko zuzendaria zala, itrailaren 11ko atentatuen ostea, Irakeko gerrea eta 2008ko finantza-krisia bizi zituan-eta.

Solasean dalako atal berean, Chuck Palahniuk eta Javier Calvo idazleek guzurra egia topetako bide lez, eta ezbeharrak irudikatzeko umorearen balioa izango ditue berbagai. Palahniuk Fight Club, Invisible Monsters, Haunted eta Snuff liburuen egilea da, besteak beste.

Apirilaren 20an, barriketaldi bi izango dira. Lehenengoan, 19:00etan, nazinoarteko politikeaz jardungo dabe Inocencio Ariasek, Hans Magnus Enzensberger-ek eta Phliph Gourevitch-ek eta Roasa Maria Calafek. Bigarrena 20:30ean izango da, eta Johm Verdon idazleak eta Paul Paul Holdengraber-ek esaten doguzan guzurren ondorioen ganean eztabaidatuko dabe. Verdon-ek nobela baltza alorrean da ezaguna.

Zapatuan, apirilaren 21ean, Anton Zeilinger fisikariak eta Hans Hans Magnus Enzensberger-ek teoria zientifikoa eta mitologiaren ganean berba egingo dabe, 19:00etan. Handik ordu eta erdira, William Gibson eta Rodrigo Fresán idazleek etorkizuna irudikatzeren ganean berba egingo dabe. 22:00etan, Uxue Alberdik, Sustrai Colinak, Andoni Egañak eta Unai Iturriagak guzurrekaz eta sekretuekaz bertsoak egiten ahaleginduko dira.

Gutun Zuriaren azkenengo egunean, apirilak 22an, 12:30an, Tahar Ben Jelloun kazetari marokoarrak eta Lina Ben Mhenni blogari tunisiarrak Udabarri arabiarra: isiltasunaren aurkako burrukea gaiaz jardungo dabe Ana Aizpiri kazetariagaz. Arrastian, 19:00etan, Bernardo Atxagak eta Àngels Barcelók AEBetan emondako egunak gogoratuko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu