Slavoj Zižek filosofo esloveniarraren '¡Bienvenidos a tiempos interesantes!' lana argitaratu dau Txalapartak
2012-04-19 15:06 kulturbizSlavoj Zižek filosofo esloveniar ezagunaren ¡Bienvenidos a tiempos interesantes! saiakerea argitaratu dau Txalaparta argitaletxeak, Euskal Herrirako proposamen interesgarriak dituan liburua, aurkezpenean esan dabenez.
Slavoj Zižek filosofo esloveniar ezagunaren ¡Bienvenidos a tiempos interesantes! saiakerea argitaratu dau Txalaparta argitaletxeak, Euskal Herrirako proposamen interesgarriak dituan liburua, aurkezpenean esan dabenez. Prentsaurrekoan Txalapartako editore Mikel Soto, liburuko berbaurrearen egile Katu Arkonada eta Oskar Matute Alternatiba alderdikoa izan dira.
Mikel Sotok esan dauenez, Txalaparta moduko argitaletxe txiki batentzat gatxa da Zižek-en liburu bat kaleratzea, etxe handiek argitaratzen ditue-eta haren lanik gehienak. 2011ko martian Zižek Bolivian izan zan, bere filosofia eta kontzeptu politikoak ikuspegi boliviarretik aztertzera. Mintegi hareetatik sortu zan ¡Bienvenidos a tiempos interesantes! lana. Boliviako gobernuak liburua argitaratu, eta Txalapartak bide horretatik eskuratu ditu eskubideak.
Katu Arkonada Bolivian egoan orduan, Boliviako gobernuarentzat beharrean. Boliviak erabateko krisia bizi ebala, proiektu politiko bat eregitea lortu eban. Europa be krisian dago, krisi ideologiko handia bizi dau europar ezkerrak. Zižek-en ideiak erabilgarriak zian daitekez hemen be, egoera horren aurrean, azaldu dau Arkonadak.
Filosofo esloveniarrak kapitalismoa eta sistema neolibelara kritiketan ditu bere lanean, eta aldi berean tresnak emoten ditu eta gogoeta egiten dau gaur egungo egoerea ulertzeko. Arkonadaren eritxiz, Euskal Herriarentzako alternatibak pentsetako erabilgarria izan daiteke Zižek-en pentsamendua.
Gogoeta interesgarria begitandu jako Oskar Matuteri, ezkerrak bere buruaren ganean gogoeta egiteko. Momentu historikoan gagoz, eztabaida ideologiko garrantzitsu baten aurrean. Kapitalismoa eta bizitza duina aurrez aurrez dagoz gaur egun. Zižek-ek garai honeetara hurreratzeko baliabide interesgarriak eskaintzen deuskuz, ganeratu dau.
Slavoj Zižek Liublianan jaio zan, 1949an. Filosofia eta Psikoanalisia ikasi ditu, eta azkenengo hogei urteetan filosofia politikoari buruzko 30 bat liburu argitaratu ditu. Ideologia marxistea dauka, baina Arkonadak nabarmendu dauenez, oso heterodoxoa da. Kritika politikoa egiteko marxismo eta psikonalisia ditu iturri, baina beti be herri kulturako elementuak erabilita, berbarako, musikea edo animazinozko filmak. Bizirik dagoan Europako intelektual kritiko garrantzitsuena dala uste dot. Hogei urte barru askozaz ezagunagoa izango da, bere obra guztia aztertzen dogunean, adierazo dau Arkonadak.
Sano gatxa da Slavoj Zižek atrapetea, baina hasi dira ekinean Txalapartakoak. Urte amaitu orduko Euskal Herrira ekartea espero dabe.
¡Bienvenidos a tiempos interesantes! jatorriz ingelesez argitaratu zan, eta Virginia Ruizek eta Mauricio Souzak itzuli eben gaztelaniara. Txalapartako argitalpenean, Katu Arkonadak idatzi dau berbaurrea, eta epilogoa, barriz, Imanol Galfarsorok.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!