2011eko Arabako Bertsolari Txapelketako aurre-kanporaketak datorren astegoienean jokatuko dira

Bizkaie! 2010-10-27 15:11   Bertsolaritzea

Arabako 30 bertsolarik parte hartzea aurreikusi da. 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu eben 17 bertsolariak gehi 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan parte hartu eben beste 13 bertsolarik.

Ikus-entzunezko Ondarearen Munduko Eguna

Mikel Arregi Ion Lopez Eta Joxean Fernandez Euskadiko Filmategia 2010-10-27 12:42

Gaur, urriak 27, Ikus-entzunezko Ondarearen Munduko Eguna ospatzen dau Hezkuntza Zientzia eta Kulturarako Nazino Batuen Erakundeak Unescok.

Euskadiko Soinuak Womex nazinoarte mailako azokan izango da Copenhagen

Bizkaie! 2010-10-27 12:24   Musikea

Euskadiko Soinuak bertako musikariak euskal aretoetan jotera bideratuta dagoan Zuzen-Zuzenean kanpainan bete-betean sartuta badabil be, ezin ditu kanpora begirako ekimenak ahaztu eta Womex nazinoarte mailako azokan izango da Copenhagen (Danimarka) urriaren 27tik 31ra bitartean.

Patxi Zubizarretak irabazi dau Euskadi Literatura Saria euskerazko haur eta gazte literaturako kategorian

Bizkaie! 2010-10-27 10:52   sariak-autortzak

Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak irabazi dau Euskadi Literatura Saria euskerazko haur eta gazte literaturako kategorian, Xia Tenzinen bidaia miresgarria eleberriari esker.

Bon Jovi taldeak Donostian joko dau 2011ko garagarrilean

Bizkaie! 2010-10-27 02:00   Musikea

Bon Jovi talde estadubatuarrak kontzertua eskainiko dau Donostian 2011ko garagarrilaren 29an, Circle Tour birearen jarraipenaren barruan. Zehatz esateko, Anoeta estadioan izango da Jon Bon Jovi buru dauen taldearen saioa, bere webgunean argitaratu dauenez.

'Cheap Time' estadubatuarrek kontzertua eskainiko dabe Bermeon

Bizkaie! 2010-10-26 15:36   Musikea

Bermeoko Nuntxaku Gauak egitarauko beste kontzertu bat izango da bihar, urriak 27, iluntzeko 20:30ean hasita, Nuntxaku zentroan, Jose Done ikastetxe zaharreko kaperan, Cheap Time talde estadubatuarragaz eta Los Steaks bermeotarrakaz. Sarrerak 5 euroan egongo dira salgai.

Agerre Teatroak Kolonbian eskainiko dau bere ikuskizuna

Bizkaie! 2010-10-26 14:28   Kulturea

Agerre Teatroa, lau urte pasau ondoren, bueltan da Kolonbian, ¡Puta vieja alcahueta Celestina! ikuskizunagaz bira txiki bat eskaintzeaz gan, Bugako XXIV. Nazinoarteko Istorio eta Elezaharren Topaketan Herriek beren oroimena gal ez dagien izeneko ekimenean parte hartzeko, konpainiako arduradunek jakinarazo dabenez.

Euskera gizartean zelan sustatu aztertzeko foro bat egingo da Gasteizen zemendian

Bizkaie! 2010-10-26 12:41   Euskerea berbagai

Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak eta Arabako Foru Aldundiko Euskera Zerbitzuak foro bat antolatu dabe zemendiaren 14 eta 20rako, Gasteizko Artium Museoan, euskera gizartean sustatzeko 'gakoak' diran ekimenak aztertzeko helburuagaz.

'Mystikal', euskerazko lehenengo animazino filma laster pantailan

Bizkaie! 2010-10-26 11:55   Barriak

Filma Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren XXII. Astean aurkeztuko dabe, urriaren 30ean Victoria Eugenia Antzokian, baina erabateko estreinaldia abenduaren 3an izango da zinema-aretoetan.

Karmele Artetxe da UEUko zuzendari barria

Bizkaie! 2010-10-25 18:54

Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) 2010/2011 ikasturtea zabaltzeko ekitaldia egin dau Eibarren dauen Ikastetxe Nagusian, Markeskoan. Bertan, UEUk argitaratzen dauen Uztaro Giza eta Gizarte zientzien aldizkariaren 20. urteurrena ospatu eta modu ofizialean aurkeztu dabe 2012. urterarte UEUko Zuzendaria izango dana: Karmele Artetxe historialari eta ikerlaria.

Sustrai Colinak irabazi dau bigarren finalerdia, eta final handia erabagita geratu da

Bizkaie! 2010-10-25 18:07   Bertsolaritzea

Sustrai Colina urruñarrak txukun eta dotore osotu eban bere bertso emona Gabadiko bigarren finalerdian. Miren Artetxek bigarren postua eskuratu eban, tartekako bertso ikusgarriak eskaini ondoren. Joanes Etxebarria hirugarren sailkatu zan eta xiberotarrak final handian kantetako aukerea izango dau.

Fermin Etxegoienek irabazi dau Euskadi Saria 'Autokarabana' nobeleagaz

Bizkaie! 2010-10-25 15:11   sariak-autortzak

Epaimahaiak nabarmendu dau 'euskaldunen kronika zehatza eta euskal munduaren kritika ironikoa' egin dituala Etxegoienek lan horretan. Kooperatiba batean lan egiten dauen 40 urteko gizonezko baten gorabeherak jasoten ditu liburuak.

'Lan Onari' goraipanema banatuko dau gaur Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2010-10-25 12:34   sariak-autortzak

Eusko Jaurlaritzearen Kontseiluak 'Lan Onari' goraipamena emongo deutse Manu Leguineche kazetariari, Imanol Arias aktoreari, Mª Luisa Laka euskaltzaleari, Javier Ormazabal Ocerín Ormazabal taldearen sortzaileari eta Xabi Alonso futbolariari.

'Kafe Bilbao-Antzerki Laburreko Gidoien Saria' lehiaketearen zazpigarren edizinoa martxan dago

Bizkaie! 2010-10-25 12:27   jardunaldiak

Lanak zemendiaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira

Kafe antzerkirako edo formatu txikiko antzerki-lanetarako gidoiak aurkeztu beharko ditue lehiakideek. Formato txikiak esan gura dau lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak dirala eta bere produzinoa eta banaketea merkea izan daitekela.

Ibon Ajuria nagusi Aulestian

Bizkaie! 2010-10-25 11:13   Bertsolaritzea

Aulestiko Torrezelai frontoian, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporekatearen harian, laurehun lagun baino gehiago batu ziran Mikel Goiriena, Gorka Ostolaza, Arrate Illaro, Ibon Ajuria, Xabat Galletebeitia eta Peru Vidal bertsolariak kantetan entzuteko. Horreetatik, Ajuria gernikarrak lortu eban finalaurrekoetarako zuzeneko txartela.

111 Akademiak urriaren 27an abirazoko dau Kilkerren Soka

Bizkaie! 2010-10-22 16:06   Kulturea

111 Akademiak 2010eko udagoienerako antolaturiko ekimena da Kilkerren Soka. Akademiak euskal literaturea eta irakurzaletasuna sustatu eta bultzatzeko asmoz preparau dauen egitarauaren barruan garatu da eta urteko sorkuntzea ezagutzera emon eta idazleei sorkuntza hori irakurleakaz konpartiduteko aukerea eskaintzea dau helburu.

Arte Bizkarra Kulturgintzea Zaragozako Komiki Azokan izango da

Bizkaie! 2010-10-22 15:44   Kulturea

Abenduaren 17tik 19ra Zaragozan egingo dan IX. Komiki Azokearen antolatzaileek Arte Bizkarra Kulturgintzearen proposamena aukeratu barri dabe Aragoiko uriburuaren Auditorioan egingo dan bederatzigarren deialdirako. Aurkeztutako lanaren kalidadea eta aniztasuna balorau ditu epaimahaiak.

Bilbon izango da VII. Literatura Eskolearen lehenengo hitzordua

Bizkaie! 2010-10-22 14:18   Kulturea

VII. Literatura Eskolea Urriaren 23an abiatuko da Bilbon, Nabarra aldizkariaren egoitzan (Marzana Kaia, 11). Berbagaia: Joxe Azurmendiren Manifestu atzeratua. Akuilari: Ibai Atutxa eta Maria Colera.

'Amerikanuak' dokumentala aurkeztuko dabe Gernika-Lumon, egileen herrian

Bizkaie! 2010-10-22 12:49   Barriak

Amerikanuak Elkora (Nevada, AEB) emigrautako euskaldunei buruzko film dokumentala urriaren 29an emango dabe Gernika-Lumon. Filmak, 'off'-eko ahotsik barik, dokumentaleko pertsonaiak beren eguneroko bizitzan erakusten ditu. Emonaldia Lizeo Antzokian izango da, eta bertan Audience talde gernikarrak zuzenekoa eskainiko dau, izan be, talde horrek egin dau filmaren soinu bandea.