'Nahi dudalako!' kanpaineak ikasketak euskeraz egin deiezan animetan ditu gazteak
2012-03-27 12:32 Euskerea berbagaiGetxoko Udala DBHko hirugarren eta laugarren mailetako ikasleak lanbide heziketako edo batxilergoko ikasketak euskeraz egin deiezan animetan dauen Nahi dudalako! kanpainan parte hartzen dago egunotan beste 16 udalerrigaz eta 3 mankomunidadegaz batera.
DBHko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako gazteen artean euskal hizkuntzearen gaitasuna, erabilerea, jarrerea, eretxia eta interesa jakiteko helburuagaz, Getxoko Udala azterketa soziolinguistikoa egiten dago egunotan udalerriko ikastetxeetan. Ikerketea Udala momentu honetan Euskerea Bizibarritzeko Plan barria zehazteko aurrera daroan prozesuaren barruan kokatzen da. Esangura horretan, oso garrantzitsua da gazteen jarrerak ezagutzea, ondoren, euskerearen erabilerea sustatzeko ekimen eta jarduera egokiak antolatu ahal izateko, zehaztu dau Koldo Iturbek, Euskara Zerbitzuko zinegotzi arduradunak.
Ikerketearen ondorioak udalerriko ikastetxe publikoetako eta pribatuetako A, B eta D ereduetako 243 gaztek osotutako laginari egindako inkestatik atarako ditue.
Nahi dudalako! kanpainea
Getxoko Udala DBHko hirugarren eta laugarren mailetako ikasleak lanbide heziketako edo batxilergoko ikasketak euskeraz egin deiezan animetan dauen Nahi dudalako! kanpainan parte hartzen dago egunotan beste 16 udalerrigaz eta 3 mankomunidadegaz batera. Alkarbidek Bizkaiko Euskara Zerbitzuen bilguneak koordinau dau aitatutako kanpainea eta horren barri emoteko gurasoek zein seme-alabek eskutitz bana jasoko dabe D ereduan ikastearen garrantziaz jaubetzeko.
Nahi dudalako! kanpaineak webgunea dauka eta horretan informazinoa emoteaz gan, sari batzuetako zozketa batean parte hartzeko aukerea eskaintzen dau. Webgunearen helbidea www.nahidudalako.com da. Honi lotuta, Alkarbide bilguneak hainbat motibazino berbaldi antolatu ditu maiatzeko lehenengo asterako, udalerriko hainbat zentrotan, Itxaso Paya bertsolari eta aktorearen eskutik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!