Belvedereko Apolo izango da 'Artelana bere testuinguruan' zikloaren protagonista Berreginen Museoan
2012-03-28 14:23 KultureaBelvedereko Apolo izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Berreginen Museoaren pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideraturiko zikloaren protagonista, bariku honetan, martiaren 30ean.
Belvedereko Apolo izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Berreginen Museoaren pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideraturiko zikloaren protagonista, bariku honetan, martiaren 30ean.
Artelana bere testuinguruan izeneko egitarauaren helburua, ikusleak artera hurreratzea da, eskulturak aztertzen dituen eta aztertutako artelan horreek Museoan dagozan ganerakoakaz lotzen dituen bisiten bitartez. Kasu bakotxean Museoan erakusgai dagoan pieza bat aukeratzen da, eta artearen zein historiaren ikuspegietatik aztertzen da. Berbaldia dobakoa izango da, eta arratsaldeko 18:00etan eskainiko da.
Ohikoa eguenetan egitea dan arren, hilebete honetan, salbuespen moduan, barikuan egingo da. Museoko Heziketa taldeak, datorren apirilaren 15era arte ikusi ahal izango dan Greziar simmetria. Belleza al desnudo erakusketearen parte dan pieza hori aztertuko dau.
Belvedereko Apolo, Museo Vatikanoetako pieza ezagunenetakoa da. Artelana topau zan data zein lekua, misterioa dira gaur egun be. Lan horri buruzko lehenengo datu zehatzak XV. mendearen amaieran agertzen dira. Garai horretako zenbait testutan, artelanaren aurkikuntza, Giuliano della Rovere Kardinalak, ondoren Julio II.-a Aita Santua izango zanak, eukazan ondasunetakoren batean topau izan zala esaten da. Apolo, Kardinalaren antxinako artelanen bilduma pribatuko parte zan, eta Aita Santu bilakatzean, Vatikanora eroan zan. Julio II.-a Aita Santuak Bramanteren, garai haretako arkitektu onenetako eta ospetsuenetako baten zerbitzuak kontratau zituan, bere bildumarako gune egokia eregiteko. Holan, Cortile del Belvedere (Belvedereko patio) ezagunaren eraikuntza lanei ekin eutsen.
Patio ospetsu horrek, Vatikanoa Belvederegaz lotu eban arkitekturearen bitartez. Patioaren eraikuntza, Julio II.a, Erromako Zesar barri lez agertzeko preparau eta landu eban ikonografia eta propaganda programearen parte izan zan. Cortile inflexino-puntua izan zan Europako bildumazaletasunaren historian. Lehen aldiz, artelanak erakusteko gune berezia egin zan. Belvedereko Apolok kokagune horretatik hartu eban izena, eta pribilegiozko kokalekua izan eban bertan erakusten ziran artelanen artean. Mendeetan zehar, eragin handia izan eban Artearen historian, eta XVIII. mendean, J. J. Winckelmann kritikariaren goraipamenei esker, Grezia zaharreko edertasunaren dudarik bako eredu bilakatu zan.
Eskulturea, K.a. IV. edo K.a. II. mendeko jatorrizko artelan greziarraren kopia erromatarra izan daiteke, azken azterlanek adierazoten dabenez. Betidanik, jatorrizko eredua Leocaresena, K.a. IV. mendeko eskulturagile batek egindakoa zala uste izan da, baina lotura horretarako funtsak oso ahulak dira. Artelanari buruzko alderdi asko oraindino be galderez beteta dagozan arren, indar handikoa izaten jarraitzen dau, eta Museo Vatikanoa bisitetan daben persona guztiak liluratzen jarraitzen dau. Liluragarritasun hori bariku honetan errepetidu daiteke, Bilboko Arte Berreginen Museoan artelanaz gozaukeran eta artelanaren zehetasun guztiak ezagutzean.
Artelana bere testuinguruan:
- Eguna: barikua, martiak 30.
- Ordua: 18:00etan.
- Sarrera librea, aurretik ez da erreserbarik egin behar.
Museoaren ordutegi orokorra:
- Martitzenetik zapatura: goizeko 10:00etatik 13:30era eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.
- Domekatan: goizeko 10:00etatik 14:00etara.
- Zarratuta: astelehenetan eta jaiegunetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!