'Intouchables'

Karolina Almagia 2012-03-28 15:47   Zinema kritikak

Igazko Donostiako Zinemaldia itxi eban filmak, sekulako arrakastea izan dau ordutik, batez be Frantzian. Baina, Intouchables beste komedia komertzial bat baino ez da. Originaltasun gitxi dauka filmak. Esandakoak esanda, filmak baditu gauza onak be. Entretenigarria da, ez dau ikuslea aspertzen, eta hori beti da eskertzeko modukoa.

- Zuzendariak: Eric Toledano, Olivier Nakache
- Gidoilariak: Olivier Nakache, Eric Toledano
- Aktoreak: François Cluzet, Omar Sy, Anne Le Ny, Audrey Fleurot, Clothilde Mollet
- Produktoreak: Gaumont, TF1 Films Production, Quad Productions, Chaocorp
- Herrialdea: Frantzia
- Iraupena: 115 minutu
- Generoa: Komedia


Igazko Donostiako Zinemaldia itxi eban filmak, sekulako arrakastea izan dau ordutik, batez be Frantzian, baina Europako beste herrialde batzuetan berte bai. Baina, kontuz, urteko komediarik onena eta pelikula zoragarria, edo antzerakoak entzun ostean, zinema-aretora doanak, akaso, ez dau espero dauena topauko. Izan be, Intouchables beste komedia komertzial bat baino ez da. Ganera, ikusle sentikorrak deseroso egongo dira tetraplejiadun gizon baten zoritxarraren ganeko txisteak entzutean.

Baina, tira, zoritxarra umorez hartu behar dala bada film honen mezua, ba holantxe hartuko dogu. Eta, ostean, zer dator? Ba, sano desbardinak dira mundu biren artekoa topekadea. Beraz, originaltasun gitxi dauka filmak.

Pariseko aristokrata dirutsua eta auzo pobretik etorritako jagole baltza dira osogaiak. Eta horregaz, betiko pastela: kolore desbardineko goiko eta beheko gizakien arteko adiskidetasun istorio ederra, eta horrek dakarzan alde onak. Horren guztiorren atzean, Frantziako arazo batzuk: krisialdia, uriko auzo pobreetako egoera latza, klaseen arteko alde iraingarriak eta abar. Kontua da ez dagoala ezusterik, dana espero dogun modukoa dala istorio honetan.

Esandakoak esanda, filmak baditu gauza onak be. François Cluzet (Les petits mouchoirs) da horreetako bat. Omar Sy-k be lan ona egiten dau. Eta ezin da ukatu pelikuleak badaukala erritmoa eta txiste on batzuk. Entretenigarria da, ez dau ikuslea aspertzen, eta hori beti da eskertzeko modukoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu