Itxaso Martinek 'ni, Vera' zorotasuna eta emakumeari buruzko nobelea kaleratu dau
2012-03-27 14:10 KultureaItxaso Martin Zapirain donostiarrak zorotasunaren ganean idatzi dau ni, Vera (Elkar) bere lehenengo nobelan. Vera eta Martina dira istorioko protagonistak, biak zorotasunetik oso hur, bildur eta fobiaz beteta. Martinek birramamaren bizipenak eta emakumea eta psikiatriari buruz egiten dabilen tesia izan ditu oinarri.
Itxaso Martin Zapirain donostiarrak zorotasunaren ganean idatzi dau ni, Vera (Elkar) bere lehenengo nobelan. Vera eta Martina dira istorioko protagonistak, biak zorotasunetik oso hur, bildur eta fobiaz beteta. Martinek birramamaren bizipenak eta emakumea eta psikiatriari buruz egiten dabilen tesia izan ditu oinarri.
Vera eta Martinaren arteko hartu-emona kontetan dau liburuak, idazleak berak azaltzen dauenez. Vera nire birramama dala esan daiteke. Hari gertatutakoan dago oinarrituta eleberria, hori izan neban abiapuntu. Martina, berriz, gehiago fikzionau dot; Vera izan da ardatza, eta horren arabera eregi dodaz Martina eta bere ingurua. Bi emakume horreen arteko harremon berezia da liburuak kontetan dauena.
Orain urte batzuk hasi zan Itxaso Martin birramamari jazotakoa jakin guran, batean eta bestean itaunka. Liburuan fikzinoa darabil, baina bilaketa hori oso modui errealistan erakutsi nahi izan dau. Ez da lan erraza izan, birramamaren irudia oso presente eukalako. Birramamaren barruan sartzeak neure burua bere egoeran imajinatzea ekarren; personaia erreala zan, birramama, ez nenbilen fikzinozko nonor irudikatzen, azaldu dau egileak. Hasieran mingarria egin arren, gero disfrutau egin dauela autortu dau Martinek.
Birramamari jazotakoaren bila sortu zan nobelea egiteko ideia. Bilaketan hasi nintzanean, eleberriaren ideia etorri zan, eta hau idazteko hainbat liburu irakurri nituan. Gai horretan sakontzen, harek bizitakoak beste emakume askok pasau zituela konturatu nintzan, gogoratzen dau. Mari Luz Esteban antropologiako irakasle eukan orduan, eta ikertzeko gai interesgarria zala esan eutson. Holantxe hasi zan tesia egiten.
Itxaso Martin Zapirain (Donostia, 1981) Ikus-entzunezko Komunikazinoan eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua da. Gaur egun, emakumea eta psikiatria gaiari buruzko doktore-tesia egiten dabil. Kazetaritzan behar egin dau, irratian eta telebistan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!