Euskadiko Soinuak Marsellan
2012-03-27 14:57 MusikeaBabel Med Music ekimenaren 8. urtea bada be, Euskadiko Soinuak-entzako lehenengo aldia izango da. Euskal enpresa batzuek inoiz parte hartu izan daben arren, oraingoan Euskal Herriko musika sektorearen erakusleiho izango dan stand amankomuna be ezarriko da Marsellako Dock des Suds-en.
Euskadiko Soinuak-ek lehenengo aldiz parte hartuko dau martiaren 29tik 31ra Marsellan ospatzen dan munduko musiken Babel Med Music nazinoarteko azoka eta jaialdian.
Musika sektorea sustatzera bideratutako Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Soinuak programeak egiten dituan ekimenen artean Euskadin produziduten dan musika eta sektoreko eragileak nazinoarteko azoka eta jaialdietan parte hartzea ahalbidetzea dago. Ohikoa danez, sektoreko enpresa eta alkarteakaz alkarlanean bideratu da ekimen hau, baita Etxepare Institutuaren lankidetzeagaz be.
Babel Med Music ekimenaren 8. urtea bada be, Euskadiko Soinuak-entzako lehenengo aldia izango da. Euskal enpresa batzuek inoiz parte hartu izan daben arren, oraingoan Euskal Herriko musika sektorearen erakusleiho izango dan stand amankomuna be ezarriko da Marsellako Dock des Suds-en.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!